www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

Obra karitatez eginez.

 

        1. Munduan den gauza gauza gatik eta nihoren amudioa gatik ezta egin behar gaizkirik bat ere: bainan norbaiten beharra gatik obra on bat batzutan zilhegiki utz diteke edo, hobeago batetara ganbia daite.

        Zeren horrela eginik, obra on ezta galtzen, bainan hobeagora ganbiatzen.

        Karitatea gabe obra onak eztakarke probetxurik: baina zer ere egiten baita karitatez, zenbat ere aphurra eta ezdeusa baita, guzia egiten da probtetxugarri.

        Zeren Iainkoak behatzenago du zer gogoz hari den nihor, ezenez zenbat egiten duen. Hainitz egiten du hagitz maite duenak.

 

        2. Hainitz egiten du, obra ongi egiten duenak. Ongi egiten du komuna serbitzatzenago duenak bere borondatea baino.

        Hainitzetan badirudi karitatez hari garela, eta aitzitik sensuen oldez hari gare, zeren sorkuraren inklinazioneak, bere buruko borondateak, ordainaren esperanzak eta beretzat nahizko desirak gutitzen nahi dute elkar ganik apartatu.

 

        3. Nork ere egiazko karitatea baitu, eztabilla deusetan ere beretakorik bilha; bainan desiratzen du xoilki Iainkoaren loria gauza guzietan konpli dadin.

        Eztio nihori ekartzen inbidiarik ezpaitu alegrianza berezirik beretzat maite: eztu ere nahi bere baitan bozkariotu, baina duen desira da guzien gainetik Iainkoa baitan doatsu izaitea loriatzea.

        Eztio nihori ongiaz eta on denaz loria emaiten, baina bai Iainkoari, zeina ganik ithurburutik bezala, on den guzia heldu baita, eta zeina baitan saindu guziek bere azken xedean bezala, gozoki pausatzen baitute.

        O nihork balu egiazko karitatearen inhar bat! Segur ezagut lezake lurreko gauza guziak banaloriaz betheak direla.

 

aurrekoa hurrengoa