www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Gure buruak eta ditugun guziak behar diotzagula Iainkoari ofrendatu, eta guzientzat othoitz egin.

 

Arima prestuaren hitzak

 

        1. Jauna, zureak dire zeruan eta lurrean diren guziak.

        Badut desira zuri neure buruaren emaiteko borondatezko ofrendatzat, eta bethiere egoiteko zure.

        Jauna, ene bihotzaren sinpletasunean egun iartzen naiz zure sekulako serbitzari, zure obeditzeko, eta bethi neure buruaren sakrifiziatzeko zure laudoriotan.

        Har nazazu othoi zure odol preziosaz egiten derautzudan ofrenda hunekin batean: hura egun presentatzen derautzut hemen daudezin Angeruen aitzinean ikusten eztitudalarik, ene eta fidel guzien salbamendutan gerta dadin gatik.

 

        2. Jauna, zure bakezko aldare hunen gainera ekartzen derauzkitzut bekatu egiten hasi nintzen lehenbiziko egunetik oren hunetaraino zure eta Angeru sainduen begietan egin ditudan huts eta bekatu guziak: arren zuk zure karitatearen suaz erre detzatzun, ene gaizkiak borra eta hil detzatzun, ene koszienzia bere kutsu guzietarik garbi dezazun, eta bekatu eginez galdu dudan grazia bihur diazadazun gatik; guziak oro barkatzen derauzkidatzula, eta miserikordiozki hartzen nauzula zuri bakezko muzu emaitera.

 

        3. Zer daidiket ene humiltzeaz bertzerik ene bekatuak gatik, hek konfesatzen eta nigar uzur hiltzen ditudala, eta ixilgabeko othoitz ez nagotzula miserikordia eske?

        Othoi, ene Jainkoa, enzun nazazu, eta urrikal nakizula zure aitzinean nagoen bezala.

        Handiro higointzen zaizkit neure bekatuak, eztut bat ere geiago sekulan egin nahi: hetaz dut damu eta izanen ere bizi naizeino, prestik nagoela penitenzia, eta ahal bezanbat satisfazione egitera.

        Barka diatzadatzu, ene Jainkoa, barka diatzadatzu egin ditudan bekatuak zure izenaren amorioa gatik: salba diazadazu zure odol preziosaz berrerosi duzun arima.

        Huna, ni gomendatzen natzaio zure miserikordiari, zure eskuetan iarten naiz.

        Egizu enekin zure ontasunaren arauera, ez ene gaixtotasunaren eta eskegabetasunen eredura.

 

        4. Ofrendatzen derauzkitzut halaber nik ongi egin guziak, xoil aphurrak eta eskasak direlarik, arren zuk begitarte onez har detzatzun, zure gogara xuxen, santifika, eta bethi hoberena ekar detzatzun, eta azkenean ni alfer eta ezdeusetako hori fin doatsu eta laudatzeko batetara gida nazazun gatik.

 

        5. Ofrendatzen derauzkitzut oraino jende deboten desir on guziak, ene burasoen, ahaideen, urkoen, adiskideen, haurrideen, minduri guzien, niri edo bertzeri zure amorioz ontasunik egin deraukutenen, beretzat edo bertzeentzat othoitzik edo mezarik ene gatik desiratu duten, edo eskatu zaizkidan guzien beharrak, oraino bizi edo iadanik hil badire; arren guziak senti dezaten zu heltzen zaizkotela zure graziaz, faboratzen tutzula zure konsolazioneaz, perilletarik begiratzen, eta penetarik libratzen ditutzula, eta finean gaitz guzietarik atherarik atheraz gero hainitz esker on eta eder bozkariorekin eman diazazuten amorioa gatik.

 

        6. Ofrendatzen derauzkitzut ere bakezko othoitzak eta sakrifizioak, beregainki zerbaitetan ofensatu, tristetu, gaizki aiphatu, dainatu eta bidegabeztatu nautenak gatik: bai ere nik batzutan hitzez, eginez, neakiela edo eneakiela haserretu, asaldatu, damuztatu, edo eskandolisatu ditudan guziak gatik guzioi orobat gure bekatuak eta elkarren arteko ofensak barka diatzagutzun amorea gatik.

        Athera zazu, Iauna, gure bihotzetarik iduripen gaixto guziak, bekaitsteria, beltzuria, muturtasuna, haserredura, gudua, liskarra, eta zerk ere karitatea eta anaien arteko bakea zaurt, huts, guti, eta gibela baitezake.

        Miserikordia Iauna, miserikordia egiezu miserikordia eske dagotzutenei, emezu beharrei grazia; eta egin gaitzatzu halakoak, non gerta gaitezin gai zure graziaz gozatzeko, eta sekulako biziaren ardietsteko. Biz hala.

 

aurrekoa hurrengoa