www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HEMERETZIGARREN KAPITULUA

 

Fraide prestuaren eserzizez.

 

        1. Fraide prestuaren bizitzeaz behar du bertute guziez argitu, arren nolakoa munduak ikusten baitu kanpotik, halakoa ere den barrenean bere baitan barrena.

        Eta egiaz zuzenak nahi du geiago hagitz den barrenean, kanpotik ageri den baino: Ezen Iainkoa begira dagoku, eta beregaineko erreberenzia ekarri behar diegu non ere baigara, eta garbirik ibilli behar dugu haren begien aitzinean angeruak bezala.

        Egun guziez berritu behar dugu gure deliberamendu gogo ona eta geurok atzartu behar gare berokiago haritzera, egun lehenik Iainkoaren serbitzura itzuli bagine bezala bihotzez erraiten diogula: hel zakizkit Iainko iauna ene gogo onean eta zure serbitzu sainduan; orai indazu egun behar bezalako perfekzionerekin hasteko grazia eta indarra berdin huneraino egin dudana ezta deus ere.

 

        2. Nolakoa baita gure gogo hartua, halakoa ere da gure aitzinamenduaren korsua, eta nork ere nahi baitu hainitz probetxu egin erreki eta agudoki hari behar du.

        Baldin zinetan deliberatzen duen ongi egitera maiz flakatzen bada eta erortzen zer izanen da gutitan eta ez asko tinketz deliberatzen duenaz?

        Bada hainitz moldez gertatzen gare gure gogo onaren largatzen, eta zenbat ere arinki utzten baititugu gure eserzizak, mirakuillu da handik heldu ezpazaiku kalterik.

        Iustuen deliberamendua permatzenago da Iainkoaren graziaren gainean, berek ahal duketen zuhurziaren gainean baino: eta zer ere egitekori lotzen baitzaizko bethi haren baitan lehenik fidaturik hari dire.

        Ezen deliberatzen du gizonak eta Iainkoak ordenatzen, eta gizona ezta here bidearen nausi.

 

        3. Baldin karitatezko obra gatik edo lagunaren probetxua gatik batzutan largatzen badugu gure eserziza kostumatua, hartara gero errazki bihurtuko ahal gare.

        Ordea ansigabez edo unhatuz utzten badugu, gure falta izanen da eta sarri sentituko dugu kaltea.

        Dagigun egin ahala, oraino hainitz gauzatan errazki eginen dugu huts.

        Badarik ere bethi dugu zerbait deliberatu eta beregainki geien trabatzen gaituten eskasen eta makurren kontra.

        Gure kanpoko eta barrenaldia miratu, sondatu eta ordenatu behar dira, zeren bata eta bertzea orobat heltzen zaizkigu gure probetxu espiritualaren egiten.

        Ezin bazaudezke bethi gure buruaren miratzen.

 

        4. Bethi zure baitara ezin bil bazaitezke, batzutan bedere egin zaite, eta gutienean behin egunean goizean edo arratsean.

        Goizean har ezazu gogo egin nahi duzunaren egiteko, eta arratsean mira zazu nola ibilli zaren, egun hartan nolakoa izan zaren zure hitzetan, obretan eta pensamenduetan, zeren maiz naski hetan ofensatu duzu Iainkoa eta laguna.

        Iar zaite gizon gisa deabruaren gaixtakerien kontra: brida zazu gormandiza, emozu neurri zure ian-edan nahiari, eta orduan haragiaren mugidak errazkiago heziko tutzu.

        Etzaudezila nihoiz ere alferrik, bainan hari zaite irakurtzen edo eskiribatzen, othoitz edo meditazione edo zerbait onik komunarentzat egiten.

        Badarik gorputzeko trabailluak neurriz, eta zuhurziarekin egin behar dire, eta guziek eztituzte berdin hartu behar.

 

        5. Guzientzat on eztiren lanak eztira kanpoan erakusi behar, zeren partikularak peril gutiagorekin egiten dira ixilik.

        Guziarekin ere begirauzu nagitzetik komunari ukitzen zaizkon gauzetan, eta partikularetan iarriago izaitetik: bainan egin beharrak eta manatuak osoki eta fidelki egin ondoan, denbora sobera baduzu, hari zaite zuretzat zure debozioneak agintzen duen arauera.

        Lan her bat ezin dukete guziek; baina bata hobe da hunentzat, bertzea horrentzat.

        Denborak dakarkeien bezala bertze eta bertze eserzizak ederetsten tugu, batzu bestetan eta bertzeak astelegunetan maiteago ditugu.

        Batzuen beharra dugu tentazionearen denboran, eta bertzeak hobe zaizkigu bakean eta soseguan gaudenean.

        Batzuetan laket dugu triste gaudenean, eta bertzetan Iainkoa baitan alegera garenean.

 

        6. Besta buruak heldu direnean berritu behar dira eserziza onak, eta berokiago gomendatu behar gaizko sainduen arartekotasunari.

        Bestatik bestara deliberatu behar dugu, orduan mundutik ilki, eta sekulako bestaren egitera ioan behar bagine bezala.

        Halakotz debozionezko egunetan behar dugu gure konszienzia arthatsukiago preparatu, zuhurkiago ibilli, eta ordenanzak hersikiago begiratu, sarri gure trabailluaren saria Iainkoa gatik ardietsi behar bagendu bezala.

 

        7. Eta gibelatua bada, dagigun kontu ez garela ongi aski preparatuak, eta eztugula oraino merezi loria handi haren ardietsten, zeina erakusi baitzaiku bere muga iakinean: bizkitartean enseia gaitezin ahalik hobekiena preparatzera hemendik ilki behar orduko.

        Doatsua da, dio san Luc Ebanjelistak, Nausiak, datorrenean, ernerik aurkituko duen serbitzaria. Egiaz diotsuet hura ezarriko du ordenez bere ontasun guzien gainean.

 

aurrekoa hurrengoa