www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

Iesus-ganako amudioak gauza guzien gainetik.

 

        1. Doatsu da nork ere baitaki zer den Iesus maite izaitea maite, eta bere burua mesprezatzea Iesus gatik.

        Maite bat utzi behar da bertze maitea gatik, zeren Iesus-ek nahi du hura xoilki dugun maite gauza guzien gainetik.

        Kreaturaren amudioa enganiosa da eta bertzetarakorra, Iesusen amudioa fidel da finko eta fermu.

        Nor ere baitaxeko kreaturari eroriko da erorkorrarekin: baina Iesus besartzen duena doatsuki firmatuko da sekulakotz.

        Duzun hura maite eta idukazu adiskide; guziek utz zaitzatenean, hark etzaitu utziko, eta eztu pairatuko azkenean gal zaitezin.

        Berdin nahi baduzu, nahi ezpaduzu ere, egun batez apartatu behar zare bertze guzietarik.

 

        2. Zaude Iesusen aldean bizian eta hillean, eta iar zaite fidanzarekin haren gomendioan, hura xoilki hel daidikezu bertzeak falta dakizkitzunean.

        Zure maitea halakoa da non ezpaitu arrotzik pairatu nahi berekin; baina zure bihotza osoki nahi du bere, eta hartan nahi du errege iarri bere tronuan bezala.

        Bazeneaki kreatura guzien kentzen zure ganik, Iesus gogotik lagoke zurekin.

        Zer ere emanen baituzu gizonen eskuetan, Iesus-i gomendatu gabe, guzia edirenen duzu hurren galdurik.

        Ez fida eta ez perma kanabera haizetsuaren gainean, zeren haragi guzia abre belharra da, eta haren loria guzia belhar lorea bezala eroriko da.

 

        3. Laster enganatuko zare gizonen kanpoko iduriari xoilki behatzen badiozu.

        Ezen zure konsolazionea eta probetxua nihon bertzetan bilhatzen baduzu, kalte sentituko duzu maizenik.

        Iesus bilhatzen baduzu gauzietan, Iesus aurkituko duzu: baina zure burua bilhatzen baduzu, zure burua ere aurkituko duzu, ordea zure kaltetan.

        Zeren bere buruari kalte geiago egiten du gizonak, Iesus bilhatzen ezpadu, mundu osoak eta kontrako dituen guziek egin diozoketen baino.

 

aurrekoa hurrengoa