www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Gauza guziak bihurtu behar ditugula Iainkoa gana bere azken finera xedera bezala.

 

        1. Semea, ni behar naiz zure azken fina eta guzien gaineko xedea izan, egiazki doatsu izaiteko desirik baduzu.

        Intenzione hunen bidez garbituko da zure gogoa, zeina maizenik zerorren gana eta kreaturetara gaizki itzulia eta makurtua baita.

        Zeren zure olde hutsa zerbaitetan bilhatzen baduzu berehala zure baitan eskasten zare eta ihartzen.

        Bihurtskitzu beraz gauza guziak ene gana, zeren ni naiz guziak eman ditudana.

        Konsidera tzatzu guziak bat banaka eta xehero, eta ikusiko duzu guzien gaineko ontasunaren ithurritik ilkiak direla, eta hala guziak ni gana bere ithurburura bezala behar direla bihurtu.

 

        2. Ene ganik xipiak eta handiak, pobreak eta aberatzak, ithur bizitik bezala ur bizia erautsten dute, eta bere oldez gogotik serbitzatzen nautenek grazia graziaren gainean izanen dute.

        Baina nork ere nahiko baitu ene gatik kanpoan loriatu eta zenbait duen ontasun partikularean atsegin hartu, hark eztu egiazko bozkariorik, ez eta bihotzeko libertaterik izanen; aitzitik hainitz maneraz izanen da trabatua eta hertstua.

        Ezterrazula beraz deus onik duzula eta ez nihor lauda bertutea duelakotz: baina den guzia emozu Iainkoari, zeina gabe ezpaitu gizonak ezpaitu deusik.

        Nik eman dut guzia, nik guzia berriz nahi dut: eta nahi ere eskerrak hersiki bihur dakizkidan eman ditudan guziak gatik.

 

        3. Hau da egia banaloria kasatzen duena.

        Eta zeruko grazia sartzen bada ariman egiazko karitaterekin, ezta izanen inbidiarik, ez bihotzeko hersturarik, ez eta bere burua ganako amudiorik hura darabillanik.

        Zeren grazia garaitzen zaie gauza guziei eta arimako indar guziak zabaltzen tu.

        Zuhur bazare, ene baitan xoilki bozkariotuko zare, eta ene baitan xoilki esperanza hartuko: zeren ezta nihor onik Iainkoaz lekora, zeina baita guzien gainetik laudatzekoa eta guzietan benedikatzekoa.

 

aurrekoa hurrengoa