www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMASEIGARREN KAPITULUA

 

Behar diogula gure buruari uko egin eta gure Salbatzailleari iarraiki gurutzeko bidetik.

 

        1. Semea, zenbatenaz geiago ilki ahal baitzaitezke zure ganik hanbatenaz barrenago ene baitara iraganen ahal zare.

        Nola deus ere kanpotik ez desiratzeak egiten baitu barreneko bakea, hala barrenetik bere buruaz billusteak juntatzen du arima Jainkoarekin.

        Nahi dut ikas dezazun zure buruaren osoki utzten ene borondatearen eskuetan, deusik kontra erran eta arrankuratu gabe.

        Zarraizkit: Ni naiz bidea, egia gabe ezta ezagutzerik, bizia gabe ezta bizitzerik.

        Ni naiz iarraiki behar zaizkon bidea, zinetsi behar duzun egia, esperanzatu behar zaituen bizia.

        Ni naiz ezin errebela diteken bidea, ezin engana dezaken eta ezin engana diteken egia eta mugarri gabeko bizia.

        Ni naiz bide xuxenena, guzien gaineko egia, egiazko bizia, bizi doatsua hasten gabeko bizia.

        Ene bidea bazaude, ezagutuko duzu egia, eta egiak libratuko zaitu, eta sekulako bizia ardietsiko duzu.

 

        2. Nahi baduzu bizian sartu, begira tzatzu ene manamenduak.

        Nahi baduzu egia ezagutu, zinets nazazu.

        Nahi baduzu ene diszipulua iarri, uko egiozu zure buruari.

        Nahi bazaizko bizitze doatsuari iabetu, mespreza zazu presenteko bizia.

        Nahi baduzu zeruan gradu handirik, humil zaite munduan.

        Nahi baduzu enekin errege iarri, iasan ezazu gurutzea enekin.

        Ezen gurutzearen serbitzariek xoilki kausitzen dute doatsutasunaren eta egiazko argiaren bidea.

 

        3. Ene Jesus Jauna, zeren zure bizia hersia baita eta munduak mesprezatua, indazu grazia zuri iarraiki nakizun mundua mesprezaturik.

        Ezen ezta serbitzaria bere Jauna baino handiago, ez eta diszipulu nausiaren gaineko.

        Manaia bedi zure serbitzaria zure bizitzean, zeren han dago ene salbamendua eta egiazko saindutasuna.

        Zer ere hartaz kanpoan irakurtzen edo enzuten baitut, ezteraut bihotza alxatzen ez eta plazer osorik emaiten.

 

        4. Semea, gauza hauk guziak ezagutzen eta irakurri ditutzunaz gero, doatsu izanen zare konplitzen baditutzu.

        Nork er baitakizki ene manamenduak eta begiratzen baititu, hark maite nau, eta nik hura izanen dut maite, hari agertuko natzaio eta iararaziko dut enekin ene aitaren erresuman.

        Jesus Jauna erran eta prometatu duzun bezala, egin ere bedi hala, eta ainadin merezidun gertha.

        Hartu dut, hartu gurutzea zure eskutik hura jasanen dut eta jasanen heriotzeraino, soinean eman derautazun bezala.

        Egiazki Giristino prestuaren bizitzea da gurutzea, baina parabisura gidatzen duen gurutzea.

        Hasi naiz, enaiz zilhegi gibelat itzultera, ezta gurutzeko bidea utzi behar.

 

        5. Ea anaiak, goazen elkarrekin, Jesus izanen da gurekin: Jesusen amorioz gurutze hau hartu dugu, gaudezin gurutzean Jesusen amorioz.

        Hura da gure Kapitaina eta aitzin gidaria, helduko eta lagunduko zaiku.

        Horra gure erregea aitzin dabilku, hura gure alde iarriko da gure etsaien kontra.

        Garraizkon gizon gisa, eztela nihor beldur izialdurak gatik: gaudezin prestik gerlan bihotz dun hiltzera, eta eztagiogula, gurutzeari ihes egiteaz.

 

aurrekoa hurrengoa