www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

Iujeamendu arinetik begiratzeaz.

 

        1. Itzul etzatzu begiak zure gana eta begira zaite bertzeen eginez iujeamendu emaitetik.

        Bertzerik iujeatzen duena alferrik trabaillatzen da, maiz enganatzen da, eta errazki egiten du bekatu: baina bere burua iujeatzen duena eta sondatzen duena bethi probetxurekin hari da.

        Nahiz den gauzaz hainitzetan iujeatzen dugu gure iduriaren arauera: zeren egiazko errazki galtzen dugu gure buruari diadukogun amudioa gatik.

        Iainkoa baliz bethiere gure desiren xede hutsa, ez gindezke horrein errazki asalda eta trubla gure guthiziak gure kontra iarriak gatik.

 

        2. Maiz ordea zerbait dugu barrenean gorderik, bai eta kanpotik heldu denik, berekin garamatzanik.

        Hainitzek bere egitartetan bere oldea eta abantailla ixilik bilhatzen dute, eta berak eztakite.

        Badirudite bake onean daudezila egitekoak egiten direnean bere nahiaren arauera: bainan egiten badira desira eztuten bezala laster aldaratzen dira eta tristetzen.

        Bataren eta bertzearen usteak eta iujeamenduak ez izanez guziak bat, maiz asko sortzen dira guduak eta ihardukitzak adiskideen eta burjesen, fraideen eta deboten artean.

 

        3. Usanza zaharra nekez utzten da, eta nihor ezta errazki gidatzen ikusten duen baino urrunago.

        Permatzenago bazare zure arrazoinaren eta antzearen gainean Iesu Kristori zor diozun obedienziazko bertutearen gainean baino, gutitan eta hala ere berant izanen zare argitua.

        Zeren Iainkoak nahi du osoki iar gaitezin haren azpian, eta amudio irazeki batez iragan gaitezin arrazoin suerte guzien gainetik.

 

aurrekoa hurrengoa