www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Aitzineko Sainduen exenpluez.

 

        1. Mira tzatzu Sainduen exenplu biziak, zeinak baitan egiazko baitute, eta ikusiko duzu zein guti eta ezdeus hurren den guk egiten dugun guzia.

        Helaz! zer da gure bizitzea hekinarekin konparatzen bada?

        Sainduek eta Iesus-en maitariko Iainkoa serbitzatu dute gosez eta egarriz, hotzez eta billusiz, ibilliz bijilietan eta baruretan, othoitzetan eta meditazione sainduetan egonez, munduak hainitzetan gaizki eta laidozki zerabiltzala.

 

        2. O zenbat tribulazione eta zein garratz pairatu tuzten, Apostoluek, Martirek, Konfesorek, Birjinek eta gure Salbatzaillaren urratsei iarraiki nahi izan zaizte gainerako guziek.

        Ezen bere arimak gaitzetsi tuzte mundu hunetan, gero hekin jabe, izaiteko sekulako bizitzean.

        O zein bizitze hersi pobre desertuan eraman dute lehenagoko Sainduek.

        Zein tentazione luze eta garratz pairatu dituzte.

        Zein gaizki hainitzetan erabilli dituen etsaiak.

        Zein othoitz uzu eta bero egin dioten Iainkoari.

        Zein gogorki barurtu diren.

        Zein beroki hari izan diren bere probetxu espiritualaren aitzinatzen.

        Zein gerla bortitz egin duten bere guthizia gaixtoen hezteko eta garaitzeko.

        Zein bihotz garbi eta xuxen iduki duten Iainkoa gana.

        Egunaz hari ziren trabailluan, eta gauaz othoitzetan zeudezin: eta lanean ere gogoz egiten zuten orazione.

 

        3. Denbora guzia zeramaten gauza beharretan: Iainkoari eman behar zioten orena iduritzen zitizaien labur eta kontenplazionaren eztitasuna zela kausa gorputzeko othurunza premiazkoa ere ahantsten zitzaien.

        Uko egiten zerauezaten aberatstasun, ohore, gradu, adiskide eta ahaide guziei, etzuten munduko gauzarik iduki nahi; nekez bizitzeko hartzen zuten, damu zuten gorputzaren serbitzatzeaz beharrean ere.

        Bada lurreko gauzez pobre zeudezin, baina karitatez eta bertutez betheak ziren.

        Kanpotik beharrak ziren, baina barrenean Iainkoaren graziaz eta konsolazioneaz gozatzen ziren.

 

        4. Mundutik apartatuak zeudezin, baina Iainkoaren hurrenak eta adiskide mamiak ziren.

        Berek uste zuten ezdeusak eta munduko arbuiua zirela, bainan Iainkoaren begietan prezatzekoak ziren eta onetsiak.

        Egiazko humiltasunean zeudezin, obedienzia bethean bizi ziren; bazebiltzan karitaterekin eta pazienziarekin, eta halakotz egun oroz bere probetxu espirituala aitzinatzen zuten eta grazia handiago ardietsten Iainkoaren aitzinean.

        Mirailtzat eman zaizte fraide guziei eta geiago atzartu behar gaituzte onean aitzinatzera ezen ez epelen ozteak gibelatzera.

 

        5. O zein bero eta irazekiak ziren fraide guziak bere ordena sainduen lehenbiziko hastean!

        Nolako debozione othoitzetan!

        Nolako pitztura bertutetan!

        Nolako dotrinamendua bizi zen!

        Nolako erreberenzia eta obedienzia ekartzen zioten nausiari erregelamenduari gauza guzietan!

        Azkendu diren seinaleak eta ondarrak orai ere lekuko dire, hek gizon konpliak eta sainduak zirela, hain agudoki gudukatuz mundua azpira dutenaz gero.

        Oraikoan handi estimatzen da nihor, bere erreglen hautste ezpada, besarkatu duen ordenanza pazienziarekin begira ahal badeza.

 

        6. O gure estatuko epeltasuna eta ansigabetasuna! hain laster itzulten baigare gure leheneko berotasunetik, eta unhatzen ere bizitzeaz, hain nekatu eta epeldu baigara ezen.

        Iainkoak ailliotsa bertuteen aitzinamendua elizen osoki loakartu zure baitan, hain bertze gizon deboten exenpluak ikusiz geroztik.

 

aurrekoa hurrengoa