www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

Pazienziaren ikasteaz eta guthizien kontrako borrokaz.

 

        1. Ene Iainko Iauna, dakusadan bezala pazienziaren behar handia dut, zeren hainitz gauza gaitz heldu zait kontra, eta nola ere ordenatze baitut ene bakeaz, ene bizia ezin dirauke gerla, gudu eta dolore gabe.

        Hala da semea, eztu ordea nahi bilha dezazun tentamendu edo gudugaberiko bakeri aitzitik egizu kontu bakea kausitu duzula hainitz kontrakok bilhakatu, eta hainitz tribulamenduk frogatu zaituztenean.

 

        2. Erraiten baduzu ezin hainitz paira dirozula nolatan pairatuko ahal duzu Purgatorioko sua?

        Bethi bi gaitzetarik arinena bethi hautatu behar da.

        Beraz ethorkizuneko pena sekulakoetarik itzul ahal zaitezkentzat ikazazu oraiko gaitzen Iainkoa gatik gogo onez pairatzenç.

        Uste othe duzu mende hunetako gizonek eztutela deus ere pairatzen edo guti baizen?

        Eztuzu hori kausituko gurienen eta aberatzenen artean sartzen bazara ere.

        Ordea, diozu, atsegin hainitz dute, eta plazer dutena egiten dute; hargatik bere tribulazionez kontu guti dadukate.

        Biz hala, bute nahi duten guzia; baina, zure ustez, noiz arteraino hek guziak?

 

        3. Horizu, kea bezala ioanen dire munduko aberatzak, eta alegrianza iraganez ezta orhoitzapenik ere izanen.

        Bai eta oraino bizi direnean eztute hetan pausurik hartzen, samindura, tristedura eta beldurtasun gabe.

        Ezen nondik ere hartzen baitute atsegin, hainitzetan handik izaiten dute min eta dolore.

        Merezi onez hala gertatzen zaie, non ezin bere plazerez ezin goza baititezke kiratsturaz erdainatu gabe eta hala ere ahalkaturik zergatik desordenatuki dabiltza hekin bilha eta hei sobera darraizten.

 

        4. O zein labur, zein gezurrezko, zein desordenatu eta itsusi diren munduko plazer guziak.

        Ala baina gizonek hetaz horditurik eta itsuturik, eztute hori ezagutzen; aitzitik abre mutuak bezala guthizien arauera doaz eta hemengo biziaren atsegin aphurra gatik erorten dire arimako herioan.

        Zu bada, semea, etzabiltzala zure guthizien ondoan, eta itzul tzaite zure leheneko borondatetik.

        Laket bekizu Iainkoa baitan, eta hark emanen derautzu zer ere zure bihotza eske baitago.

 

        5. Ezen nahi baduzu egiazko atseginik hartu eta konsolazione geiagorik ene ganik ardietsi: horra, zure benedizionea izanen da munduko gauza guziak mesprezatzea, behere hunetako plazer guziak enakitzea horrela eginez emanen etorriko zaitzu konsolazione franko.

        Eta zenbatenaz itzulirenago baitzare munduko konsolazionetarik, hanbatenaz ene baitan edirenen duzu eztiagorik eta handiagorik.

        Ordea lehenbizian eztitutzu ardietsiko zenbait tristadura eta gudukatasun gabe.

        Aztura ohituak eginen derautzu kontra bainan hari garaituko zaizko usanza hobeago batez.

        Haragiak erasiko du, baina bridatuko espirituaren berotasunaz.

        Suge zaharrak ertxatuko zaitu eta tarritatuko bainan othoitzez hura igorriko duzu ihesi, eta lan on bati lotuz zure bihotzeko athea hersiko diozu geien aldetarik.

 

aurrekoa hurrengoa