www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

Bihotzeko desirak sondatu behar direla eta neurriz gobernatu.

 

        1. Semea, oraino hainitz ikasi behar duzu behinere ongi ikasi eztuzunik.

        Zer da, Iauna?

        Ikasi behar duzu zure desir guzien ene plazer onaren azpian osoki emaiten, eta zure buruari amudiorik ez ekartzen, bainan ene borondateari gogo bero batez iarraikitzen.

        Desirek maiz irazekitzen zaituzte eta bortitzki ertxatzen: baina konsidera zazu ea ene ohorea gatik zaramatzaten, ala zure munduko abantailla gatik.

        Ene gatik hari bazare, atsegin hartuko duzu ordenatuko dudan guziaz, bainan azpitik bazabiltza zerbait zuretzat bilha, hori da bihotza nahastekatzen eta kargatzen derautzuna.

 

        2. Begira zaite beraz lehenbizi heldu zaitzun desiraren gainean, sobera permatzetik, niri konseillu eskatu gabe, beldurrez urriki dakizun eta lehen on eta eder etsi duzuna hoberena bezala higoin dakizun.

        Zeren etzaio berehala iarraiki behar on iduri duen afekzione guziari, ez eta berehala ihesi ioan behar zare zure gogoaren kontrako guziari.

        On da batzutan geldirik egoitea desirik obeditu gabe, onak direlarik.

        Beldurrez hek zuri sobera iarraiki gerta dakizun bihotzeko barraiamendurik, lagunari eskandalik eman diozozun iakin eta begiratu behar direnak egin faltaz, edo aldara eta faltetan eror zaitezin nihor bertzerik zure kontra iar dadinean.

 

        3. Batzutan ere bortxa behar da eta sensuetarasunaren kontra bortitzki iarri, behatu gabe zer nahi duen haragiak edo zer eztuen nahi aitzitik artha handirekin hura erakarri behar da espirituaren azpira, nahi ezpadu ere.

        Sensatu behar da eta bortxatu serbitzatzera ikas dezan artean gauza guzietan prestik egoiten, gutiz kontentatzen, gauza sinpletan laketzen, eta kontrakorik kontrakozkorik hel dakionean ez erasten.

 

aurrekoa hurrengoa