www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

Mesprezatu behar direla kreatura guziak Kreatzaillea aurki ahal dadintzat.

 

        1. Ene jauna, gertuz badut oraino grazia handiago baten premia, behar badut ardietsi nihork eta deusek ere ezin traba nazakeien lekura.

        Ezen zerbaitek nadukaino, ezin hegalda naite zure gana neure gogara.

        Libraturik hegaldatzeko desira zuen erraiten ohi zuenak: nork emanen derauzkit uso tortoillaren hegalak bezalakoak eta hegaldatuko naiz, eta pausatuko dut?

        Zer da emeagorik begi sinplea baino? eta zer da zilhegiagorik deus ere lurrean desiratzen eztuen bihotza baino.

        Behar dugu beraz iragan kreatura guzien gainetik, eta gure burua osoki utzi, bai eta egon gogoz gainera eramanik, eta ikusi zuk guzien kreatzaille horrek eztuzula kreaturak bezalako den gauzarik.

        Eta nor ere ezpaitago kreaturetarik libraturik, ezin iarriko da trebeki Iainkozko gauzetan.

        Hargatik nihor guti edireiten da jarria denik zeruko gauzen konsideratzen, zeren gutik baitakite bere gogoa osoki apartatzen kreatura galkorretarik.

 

        2. Halakotz grazia handia behar da arimaren goititzeko eta bera baino gorago eramaiteko.

        Eta baldin gizonak ezpadaduka espiritua goititurik, libratua ezpada kreaturetarik, Iainkoari ezpadatxeko harekin bat eginik, zer ere baitaki, eta zer ere baitu ezta kontu handitako.

        Nork ere estimatzen baitu badela gauza handirik, neurri eta fingabeko ontasunaz bakoitzaz landan, hura denbora luzez egonen da xume, eta lurrean behera etzana.

        Ezen zer ere ezpaita Iainko, ezdeus da, eta ezdeustzat iduki behar da.

        Gizon argituaren eta debotaren zuhurziak, eta letratu edo estudiatu baten iakintasunak diferenzia handia dute bere artean.

        Hagitz nobleago da gainetik Iainko gana gure baitara isurtzen den dotrina, gizonaren espirituaren neke trabailluz ardietsten dena baino.

 

        3. Hainitz edireiten da zeruko gauzen konsideratzeko desira duenik, bainan eztira enseiatzen hartarakotz behar direna egitera.

        Trabu handia da seinaletan eta sentitzen diren gauzetan trikatzea, eta bere buruari osoki ez garaitzea.

        Eztakit zer den, eta zer espirituk garamatzan, ez eta zeren ondoan gabiltzan, gu espiritualak garelako iduria dugunok; ikusirik hain trabaillu handirik, eta are artha geiago hartzen dugula gauza iragaiten direnak eta ezdeusak gatik, eta gure barreneko egitekoez nekez edo gutitan egiten dugula gogoeta gure buruko sensuak zinki eta osoki gure baitara bildurik.

 

        4. Ah! dolorea! Gure baitara aphur bat bihurtu garenean, berehala ilkiten gare kanporat, eta gure obrak eztitugu pisu zuzenaz pisatzen.

        Eztugu behatzen zeri datxezkon gure afekzioneak, eta eztugu nigarrik egiten, zeren gure akzione guziak hain diren nothatuak.

        Ezen haragiz ziren guziek lizundu eta galdu zuten bere bidea, eta hargatik uholde handia hekin ondoan etorri zen.

        Bada gure barreneko afekzionea hain lizundua denaz gero, behar da hartarik heldu den akzionea, zein baita barreneko indarraren eskasaren seinalea, orobat den lizundua.

        Bihotz garbitik sortzen da bizitze onaren fruitua.

 

        5. Galdez gaude zenbat egiteko erabilli duen nihork, bainan eztugu hain hersiki pisatzen nolako bertutez hari den.

        Bilha gabiltza ea sendo, aberatz, eder, agudo den, ea fetxo den eskiribuetan, kantetan, lanetan; geienak ordea ixilik daude galdegin gabe zein pobre den bihotzez, zein pazienziatsu eta manso den, zein debozionetsu eta barreneko.

        Natruraleza beha dago gizonaren kanpoko gauzetara, baina grazia barrenekoetara hedatzen da.

        Hainitzetan naturaleza enganatzen da, baina grazia Jainkoa baitan esperantzatzen da engana eztadintzat.

 

aurrekoa hurrengoa