www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

Aflikzionetarikako probetxuaz.

 

        1. On da guretzat zerbait gaitz batzutan gerta dakigun, eta norbait iar dadin gure kontra, zeren bide hartaz gizona maiz bihurtzen da bere gana ezagutzeko desterruan dela eta eztuela esperanzarik ezarri behar munduko gauzetan.

        On da guretzat zenbait aldiz kontra errailleak ditugun eta paira detzagun, bai eta gutaz iujeamendu gaixtorik eta makurrik eman dezaten, ongi egiten dugularik, eta intenzione onarekin.

        Horrelakoak heltzen zaizkigu humiltasunaren ardietsten, eta begiratzen gaituzte banaloriatik.

        Ezen orduan Iainkoa hobeki hartzen dugu gure barrenaren lekuko, munduak kanpotik deus gutitzat garabiltzanean, et zinetsterik etzaikunean emaiten.

 

        2. Halakotz behar luke gizonak Iainkoa baitan osoki permatu, mengoarik ez izaitea gatik hainitz munduko konsolazioneren bilha ibilteko.

        Noiz ere borondate onezko gizona tribulatzen baita, edo tentatzen, edo gogoramendu gaiztoz penatzen, orduan ezagutzen du Iainkoaren beharago dela, eta ikusten du hura gabe ezin daidikeiela deus ere onik.

        Orduan ere tristetzen da, hatsbeherapenez, nigarrez eta othoitzez iartzen da pairatzen dituen miseriak gatik.

        Orduan unhatzen da bizitze luzeaz eta desiratzen du herioa datorren haren libratzera eta Iesus-gana eramaitera.

        Orduan oraino ongi dakusa munduan ezin ditekeiela seguranza betherik eta bake osorik.

 

aurrekoa hurrengoa