www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOIGARREN KAPITULUA

 

Bakarrik eta ixilik egoiteko amudioaz.

 

        1. Bilha zazu denbora onik zure buruaren astiroki estudiatzeko, eta Iainkoaren ongi eginak erabil tzatzu maiz gogoan.

        Utzkitzu urrikimendura erakar zaitzaten liburuak, ezenez denboraren iragaitekoak.

        Apartatzen bazare solhas eta ioan ethorri alferretarik eta elheberrietarik denborarik aski kausituko duzu meditazione onik egiteko.

        Saindu handienek ihes egiten zuten gizonen konpainietarik ahal bezanbat, eta hautatzen zuten Iainkoarekin bizitzea gorderik.

 

        2. Norbaitek erran du: Noiz ere gertatu bainaiz gizonekin, gutiago gizon bihurtu naiz.

        Hori frogatzen dugu maizenik, denbora luzezko solhaskerietan.

        Errazago da, ixilik egoitea, hitz sobera ez egitea baino.

        Errazago da etxean gorderik egoitea, kanpoan bere buruaren aski begiratzea baino.

        Nork ere bada gogorik baitu barreneko eta espiritualezko gauzetara heltzeko behar du Iesusekin batean munduko ozpetik eta abarrotsetik apartatu.

        Ezta nihor seguranzarekin kanpora atheratzen gogotik gorde dagoena baizen.

        Ezta nihor seguragorik minzatzen, gogotik ixilik dagoena baino.

        Eztu nihork perillik gabe manatzen, ongi obeditzen ikasi duenak baizen.

 

        3. Ezta nihor seguranzarekin bozten, konszienzia ona ezpadu lekuko: guziarekin ere Sainduen seguranza bethi izan da Iainkoaren beldurtasunaz bethea; eta eztira gutiago arthatsu eta humil izan hainitz bertute eta grazia bere baitan izana gatik.

        Ordea gaixtoen seguranza sortzen da urguillutasunetik, eta azkenean enganatzen tu.

        Eztiozozula zure buruari seguranzarik prometa bizitze hunetan, iduri dagotzularik fraide prestu edo Ermitau debozionetsu zarela.

 

        4. Hainitzetan munduaren ustez hobe zirenak peril handiagotan sartu dire sobera bere baitan fidatuz.

        Halakotz hainitzentzat hobe da eztaudezin bethi ere tentazione gabe, baina maiz akometa ditezin, beldurrez sobera fida ditezin, urguillukeriak hart detzan, eta largeki ibil ditezin kanpoko konsolazioneen ondoan.

        O nihor balego ibilli gabe iragaiten den alegrianzarik bilha, munduko egitekoetan balsatu gabe, zein konszienzia on eta garbi iduki lezake.

        O nihork ebaki baletza banaloriazko ansia guziak, salbagarrizko eta Iainkozko gauzarik baizen gogoan ezpalerabilla, eta bere esperanza osoa Iainkoa baitan ezar baleza, zein bake eta sosegu handiz goza liteke.

 

        5. Eztu nihork zeruko konsolazionea merezi, zinetan iarten ezpada urrikimendu sainduaren eserzizan.

        Nahi baduzu urrikimendua bihotzean frogatu, sar zaite zure gelan eta egoitzkitzu munduko abarrotsak, eskiribatua den bezala: zuen ohetan iar zaitezte urrikitzen.

        Gelan aurkituko duzu kanpoan maiz galduko duzuna.

        Gela eztitzen da hartan arduraki egonez, ez egonez unhagarri.

        Zure oneramenduaren hastetik hartan finkatzen bazara, eta haren begira bazaude, izanen da gero zure adiskide maitea, eta konsolazione gozoena.

 

        6. Ixilik eta geldirik egoitean aitzinatzen du arima debotoak eta eskirituretako gauza gordeak ikasten du.

        Han aurkitzen tu nigar xirripak bere buruaren gau guziez xukatzeko eta garbitzeko, bere kreatzaillearen hanbatenaz hurbillago egoitea gatik, zenbatenaz urruntzenago baita munduko abarrotsetarik.

        Nor ere bada apartaturen baita ezagunetarik eta ahaidetarik, hari hurbilduko zaio Iainkoa bere aingeru sainduekin.

        Hobe da gorderik egoitea, eta bere buruaz artha idukitzea, ezen ez hura largaturik mirakuilluak egitea.

        Gauza laudatzekoa da gizon debozionetsu batentzat gutitan ilkiteko kanpora, gizonen begietarik ihes egitea, eta egoitea gizonak ikusi ere nahi gabe.

 

        7. Zergatik nahi duzu ikusi, izaitera zilhegi etzarena?

        Iragaiten da mundua, eta haren guthizia. Sensuen desirek bazaramatzate huna horra ibiltera, baina muga edo orena ioan denean, zer bihurtzen duzu etxera zure ioan ethorrietarik konszienziaren pisutatasunaz eta bihotzeko barraiamenduaz bertzerik?

        Ilkite alegerak hainitzetan bihurtze tristea dakarke: eta arratseko bezpea arraiak biharamuneko goiza ilhun egitea du.

        Halaber haragizko plazer guzia eztiki sartzen da, bainan azkenean ausikitzen du eta herioa emaiten.

        Zer ikus dezakezu bertzeetan, hemen eztakusanik? Huna lurra, zerua eta elementak; hetaz gauza guziak eginak dire.

 

        8. Zer dakuskezu nihor ere, denbora luzez ahal dagokeienik iguzkiaren azpian?

        Agian uste duzu ase zaitezkeiela, bainan zein eginen zare.

        Munduan den guzia begien aitzinean bezendu ere, zer lizate ikuste alferrik eta banaloriazkorik baizen?

        Alxa gora begiak Iainkoagana eta othoiz egizu zure banaloriak banalorisaleentzat; zure beha zazu Iainkoak manatuetara.

        Zerra zazu athea zure gainean eta deitzazu zure gana zure Iesus maitea.

        Zaude harekin zure gelan, zeren eztuzu nihon ere halako bakerik edirenen.

        Ilki ezpazine eta enzun ezpazendu munduko elheberririk, hobeki egonen zinen bake onean.

        Ordea atsegin duzunaz gero noizpait berriak enzuteaz, hek gatik behar duzu bihotzeko asaldua pairatu.

 

aurrekoa hurrengoa