www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Nola gure Salbatzailleak bere burua ofrendatu duen gurutzean, eta nola behar garen iarri haren borodatearen azpian.

 

Iesus-en hitzak

 

        1. Nola neroni, eskuak gurutzean hedaturik eta gorputza billusgorriturik, borondate onez zure bekatuak gatik ofrendatu bainatzaio ene aitari, hala non ezpaita deus ere ene baitan azkendu eman eztudanik sakrifiziotzat haren baketzeko: molde berean zu ere egun oroz borondatezki ofrendatu behar zaizkit meza sainduan zure bihotzeko ahal eta afekzione ofrenda garbitzat eta saindutzat.

        Zer nahiago dut zure ganik, ene borondatearen azpian osoki iartera enseia zaitezin baino?

        Zer ere emaiten baiterautazu, zeroni emaiten ezpazaizkit, eztadukat deus; zeren enabilla zure emaitzaren, baina bai zu zerorren bilha.

 

        2. Ezen, nola gauza guziak izana gatik, ezpaitzenduke aski, ni neroni ezpanauzu; orobat eman diazakedazun guzia eztuket on, zu zeroni emaiten ezpazaizkit.

        Zaren guzia ofrezi eta eman zakizkit Iainkoa gatik, eta zure ofrenda izanen da ene gogarakoa.

        Huna, ni naizen guzia ofrendatu natzaio ene aitari, eman derautzut ere ene gorputza ianharitzat, eta ene odola edaritzat, arren ni guzia naizen zure, eta zu guzia geldi zaitezin neure.

        Ordea zure baitan egoiten bazara, eta zure burua gogotik ekartzen ezpaduzu ene borondatera, ofrenda ezta bethea izanen, eta gure artean ezta batasun osorik eginen.

        Beraz deusik dagizun baino lehen, aitzinetik behar duzu zure burua borondate osoz Iainkoaren eskuetan ezarri, nahi baduzu libertaterik eta graziarik ardietsi.

        Ezen hargatik hain gutiak argitzen dira, eta bere baitan libro egiten, zeren bere burua ezin osoki utz dezaketen.

        Nik eman sentenzia tink eta fermu dago: baldin nihork uko egiten ezpaderaue —bere dituen gauza guziei, hura ezin daiteke ene— diszipulu.

        Bada nahi baduzu ene diszipuluetarik bat iarri, ofrenda zakizkit zeroni zure afekzione guziekin.

 

aurrekoa hurrengoa