www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMAHIRURGARREN KAPITULUA

 

Azpiko humillaren obedienziaz Iesus-en exenpluaren gainean.

 

        1. Semea, nor ere enseiatzen baita obedienziatik ilkitera, hura bera ilkiten da graziatik.

        Nork ere nahi baitu gauza berezirik izan bere galtzen tu guzienak diren ontasunak.

        Nor ere ezpaita gogo eta borondate onez superioaren azpiko jartzen, seinale da hura bere haragiak eztuela oraino osoki obeditzen; bainan maiz hari zaiola ostikoka, eta haren kontra darasala.

        Ikazazu bada zure superioaren azpian laster iartzen, nahi baduzu zure haragia azpiratu.

        Zeren kanpoko etsaia lasterago benzutzen da barreneko gizona galdua eztenean.

        Zure arimak eztu etsai gaixtoagorik, zure haragia den baino espirituarekin ongi heldu eztenean.

        Guziz behar duzu mesprezio handi bat egin zure buruaz, nahi baduzu garaia eraman haragiaren eta odolaren kontra gainean.

 

        2. Zeren zure burua oraino sobera desordenatuki maite baituzu, hargatik ikara zare bertzeren borondatearen azpian iartzeaz.

        Ordea zer da handirik, baldin zu, erhauts eta ezdeus baizen etzaren hori, gizon baten azpiko iarten bazare Iainkoa gatik, ikusirik ni guziz botheretsua eta guzien gainekoa naizena, diren guziak ezdeusetarik athera ditudana humilki egin naizela gizonaren azpiko zure gatik?

        Egin naiz guzietako beherena eta humillena, zuk zure urguillukeria ene humiltasunaz ken zenezan gatik.

        Ikazazu obeditzen, erhautsa. Ikazazu humiltzen, lurra eta istilla, eta guzien oinen azpian makurtzea.

        Ikas zure borondatearen hautsten eta bertzerenaren egiten gauza guzietan.

 

        3. Haserra zaite zeronen kontra, eta eztezazula paira hantureria zure baitan bizi dadin: bainan egin zaite hain behera eta xipi non guziak iragan ahal ditezin zure gainetik eta aurizki zaitzaten karriketako istilla bezala.

        Zer duzu arrankuratzeko, gizon ezdeusa?

        Bekatore itsusia, zer derrakezu urgoik egiten derautzutenen kontra; zuk hanbatetan Iainkoa ofensatu eta millatan Ifernua merezi izan duzun horrek.

        Bainan ene begiak barkatu derautzu zeren zure arima preziosa baita ene aitzinean; zuk ekartzen derautzudan amudioa, ezagut dezazun egin derauzkitzudan ontasunaz eskerrak bihur diatzadatzun, zinezko azpikotasunean eta humiltasunean bethi iar zaitezin eta nihork putruztatzen zaituenean gogotik paira dezazun gatik.

 

aurrekoa hurrengoa