www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMALAUGARREN KAPITULUA

 

Iainkoaren jujeamendu estalian konsideratzeaz beldurrez urguillu gaitezin gure obra onak gatik.

 

        1. Iauna, zur jujeamenduek, ihurziriak bezala darauntsate ene gainean, ikaratzen tutzu ene hezurrak beldurrez eta izialduraz, eta arima harriturik dago.

        Banago espantaturik konsideratzeaz zeruak eztirela xahu zure aitzinean.

        Baldin kausitu baduzu gaixtakeriarik Angeruetan, eta ezpaiterauezu barkatu, zer eginen da nitaz?

        Izarrak erori dire zerutik et nik erhauts horrek zertaz dut burupe?

        Zeinen ere obrek baitziruditen laudatzeko zirela, hek erori dire beheiti, eta Angeruen ogitik iaten zutenak ikusi tut urdeen magintxetan atsegin hartzen.

 

        2. Beraz, Iauna, ezta Saindutasunik zure eskua hersten baduzu.

        Ezta zertako den zuhurziarik, gelditzen bazare gobernatzetik.

        Ezta balio duen indarrik, hari heltzen ezpazaizko.

        Ezta kastitate seguraturik, hura begiratzen ezpaduzu.

        Geurok gure buruz ahal dagigun guardiak eztu deus balio lagun ezpazaitugu eta gure gainean erne ezpazaude.

        Ezen zuk otsirik hondatzen gara eta galtzen, baina bisitatzen gaitutzunean iakiten eta bizitzen gara.

        Berdin geurok ezin gaudezke zutik; baina zuk permatzen gaitutzu: epel gare, baina zuk irazekitzen gaitutzu.

 

        3. O zein sentimendu humil eta xipi behar dudan neure buruaz! zein ezdeus estimatu behar dudan, neure iduriz ene baitan den ontasuna ongia eta bertutea.

        O zein barrena sartu behar naizen, Iauna, zure ezin sondatuzko iujeamenduen azpian, non edireiten baitut enaizela bertzerik ezdeus eta ezdeus baizen.

        O ezin iasanezko karga! o ezin iraganezko karga, non ezpaitut nitaz deus ere aurkitzen ezdeus hutsa baizen.

        Non gorde diteke beraz ene urguillukeria?

        Non da ene bertutean ezarri nuen fidanza?

        Banaloriatze guzia sunsitu da eta hondatu zuk ene gainean eman ditutzun iujeamenduetan barrena.

 

        4. Zer da haragi guzia zure aitzinean?

        Lur tupina urguilluturen othe da bere egillearen kontra?

        Nolatan hantuko ahal da hitz ergelez zeinaren bihotza egiazki baita Iainkoaren eskuko eta meneko?

        Mundu guziak eztu superbio araziko egiak bere azpiko egin duena; eta pensa detzakeien laudorio guziek eztute higituko bere esperanza Iainkoa baitan ezarri duena.

        Zeren gutaz minzo direnak berak ere, horra, guziak ezdeus: ioanen dire bere hitz azanzarekin, baina Iainkoaren egiak sekulakotz iraunen du.

 

aurrekoa hurrengoa