www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa  

XVIII. KAPITULUA

 

Eztela sobera kuriostasunekiñ zundatu behar misterio hau; baiñan hurnillki arrazoiña eman behar dela fedearen azpian.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene Semea, begira zaite kuriostasun alfer batez misterio handi hunen zundatzen haritzetik, beldurrez eror zaitezen dudazko, eta siñhetz gortasunezko tulunbio barrenerat.

        Jainko guziz goraren maiestatea zundatu nahi duena, haren loriak egotziko, eta azpiratuko du, karga garaiak bezala.

        Gizonaren espirituak asma dezakena baiño gehiago daike Jainkoaren eskuak.

        Ezta debekatzen egiaren billhatze humill, eta sinplea nihor prest dagoenean argien errezibitzerat, eta Elizako aitek irakasten darokutena siñhesterat.

 

        2. Dohatsu da sinpleki, eta lanoki dabillhana, gauka gaitz, eta espiritua nahaz dezaketenei ihes egiten diotena, eta Jainkoaren manamenduen bide xuxenean segurantzarekiñ ibiltzen dena.

        Hanitzek galdu dute debozionea gauza illhunak, eta bere ezagutzaz goragokoak iakiñ, eta zundatu nahiz.

        Eztarotzut galdegiten espiritu gora bat, eta misterioen ezagutza barren bat; baiñan fede sinple, eta bizitze xahu bat.

        Zutaz beherago diren gauzek ere ixitzen badute zure ezagutza, nola bada iakiñen tutzu zutaz gorago direnak?

        Humilia zaite Jainkoaren aitziñean, emazu zure arrazoiña fedearen azpian, eta izanen tutzu zerutik zure espiritua soseguan emateko beharko ditutzun argi guziak.

 

        3. Badire misterio hunen siñhestearen gaiñean tentazione borthitzak dituztenak, baiñan hori heldu da hobeki etsaiaren maleziatik, ezen ez hekien fede eskasetik.

        Zu etzaitezela penetan eman, etzazula iharduk zure gogoetekiñ; eztiozozutela ihardetz hark ematen darozkitzun dudei, baiñan siñhetz zazu Jainkoaren hitza; entzun zatzu Sainduak eta Profetak; eta zureganik ihesi egorriko duzu espiritu maleziazko hura.

        Horlako tentazioneak progotxos dire maiz Jainkoaren zerbitzarientzat.

        Ezen deabruak eztitu tentatzen siñhetzgorrak, eta gaixtagiñak; hek osoki beretuak daozka; baiñan leialei, eta Jainkotiarrei milla tentazione, eta atsekabe egortzen diotzate.

 

        4. Zoaz beraz mahaiñ saindurat fede fermu, eta garbi batekiñ, eta errespetu humill batekiñ.

        Eta zure espiritua ixitzen duten gauza guziez pausa zaite Jainkoaren gaiñean.

        Etzaitu enganatuko siñhesten baduzu; baiñan enganatuko zare zure burua siñhesten baduzu.

        Jainkoa sinpleekiñ, eta bihotz xuxenekiñ dabillha: humillei agertzen zaiote: xumeei ematen diote intelijenzia, eta argia: Arima garbiei ematen diotzate haiñitz ezagutza; baiñan bere grazia gordetzen diote espiritu kuriosei, eta supherbioei.

        Gizonaren arrazoiña flakoa da, eta engana diteke; baiñan fedea bethi egiazkoa da, eta eziñ enganatuzkoa.

 

        5. Hala arrazoiña, eta argi naturala fedeari behar zaio iarraiki; eztu behar haren aitziñean ibilli; ez hura desegiñ, eta irauli.

        Ezen sakramendu handi huntan fedeak, eta amudioak, daoka lehenbiziko herunka berthute guzien artean, eta efetu handiak egiten tuzte manera gorde, eta eziñ erran bezalako batez.

        Jainko eternalak izate, eta podore infinitua duenak egiten tu zeruan, eta lurrean gauza handiak, eta gure ezagutzaz goragokoak; eta haren obra miragarriek ixitzen dute gure espirituen hedadura guzia.

        Hortaz obra hek ez balire gizonaren espirituaz goragokoak, eta errexki ezagut ahal balitez, ez litezke deithu behar mirakulluzkoak, ezin erran, eta esplikatuzkoak.

 

AKHABANTZA

 

aurrekoa