www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITULUA

 

Gure esparanza eman behar dugula ez gure baitan, edo berze gizonen baitan, baiñan Jainkoa baita, zeiñaganik heldu baitire on guziak. Humiliatu behar dugula eta geure buruak iduki behar ditugula bertze guziak baño gutiago.

 

        1. Banoa da eta zoratua bere esparanza gizonetan edo zeiñ nahiden kreaturetan ematen duena.

        Etzaren ahalke Jesu-Kristogatik bertzeen zerbitzatzera, eta mundu huntan pobre agertzera.

        Etzaitela fida zure baitan: baiñan zure fidanzia guzia emazu Jainkoa baitan.

        Egizu zure aldetik zure egiñ ahala, eta Jainkoa lagunduko zaizu zure nahi eta xede onetan.

        Etzaitezela segura zure jakiñean, ez eta zeiñ nahi den gizonen prudenzian, antzean, edo fexotasunean: baiñan zure esparanza emazu Jainkoaren grazian, zeiñak laguntzen baititu humillak, eta humiliatzen fidoask eta seguratuak.

 

        2. Baldin baditutzu aberastasunak etzatzula hetan eman zure loria eta burupea, ez eta zure adiskidetan poderosoak badire ere: baiñan zure konsolazionea eta bozkarioa emazu Jainkoa baitan, zeiñakganik baitugu guziak eta zeiñak berze guzien gaiñerat eman nahi baitarozu bere burua ere.

        Kontu guti egizu zure ungi egiñtasunaz, edertasunaz, eta gorphutzeko bertze abantaillez, zeinal eritasun xume batek desegiten baititu.

        Etzakizkola boz zure fexotasunari edo espirituari; beldurrez gaitzi dakion Jainkoari zeiñaganik baitituzu dituzun dohaiñ eta talendu naturak guziak.

 

        3. Etzazula iduk zeure burua bertzeak baiño hobeagotzat, beldurrez guzietako gaixtoena ager zaitezen Jainkoaren begietan, zeiñak ezagutzen baitu gizonaren barrena.

        Ez duzun burupetik zure obra onengatik; Jainkoaren iuiamentuak gureetarik xoill dire diferentak, eta hark haitzesten du maiz gizonei eder zaiena.

        Deus onik balinbada zure baitan siñhetsazu gehiago dela berzeren baitan, eta horla egonen zare humiltasunean.

        Ez duzu deus hirriskatzen zeure burua bertze guzien ezpian emateaz; baiñan hañitz galtzen duzu zeure burua batez gorago idukitzeaz.

        Bethiereko bakea du humillak baiñan supherbioaren bihotzean maiz kausi daiteke ieloskortasuna, eta asarretasuna.

 

aurrekoa hurrengoa