www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV. KAPITULUA

 

Akzione guziak amudioreki egiñ behar dira.

 

        1. Ez da egiñ behar gaizkirik deusen ere gatik, edo nihoren amoreagatik, baiñan obra on bat hasia utz dezakegu, edo ganbia hobeago batetara, gure lagun proximoaren beahrrak hala galdetzen duenean.

        Manera hortan gure obra ona ezda galtzen, baiñan bai hobeago batetarat ganbiatzen.

        Jainkoaren amudioa gabe egiten diren obrak ezdire deusetako baliatzen; baiñan Jainkoaren amudioz egiten diren gauzak merezimenduskoak dire, xumeak eta mesprexagarriak iduri arren.

        Jainkoak ezdu hanbat konsideratzen zer obra egiten dugun nola zer xedez hari garen.

 

        2. Hañitz maite duenak hañitz egiten du.

        Ungi egiten duenak hanitz egiten du, eta ungi egiten du bere progotxua baiño bertzerena hobeki billatzen duenak.

        Maiz xede humanoak garabiltzate, eta uste baitugu karitateak garabiltzala; ezen gure pendura naturala, borondate propioa, zenbait abantaillen esparantza, eta gure aisien gutizia hurren sentitu gabe sartzen da gure xedeetan.

 

        3. Jainkoaren amudio egiazkoa, eta perfeta duenak ezdu deusetan ere bere burua billatzen, baiñan gauza guzietan billatzen du Jainkoaren loria.

        Etzaio nihori bekhaisten, ezen ezdu bere baitan ematen bere kontentamendua.

        Ezda bere baitan alegeratzen baiñan bai Jainkoa baitan, zeiña baita hark desiratzen duen ontasun bakharra, eta hura dohatsu errenda dezakena.

        Ez diote ematen kreaturei ontasun baten ere buruperik, baiñan on guzien loria ematen dio kreatzailleari zeiñaganik heldu baitire gauza on guziak ber ithurburutik bezala, eta zeiña baitan kausitzen baitute sainduek bere errepausu eta dohatsutasun soberanoa.

        Oi egiazko karitatetik den gutiena bagindu, ikhus giñezake munduko gauza guziak ezdirela banitaterik baizen.

 

aurrekoa hurrengoa