www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVIII. KAPITULUA

 

Eztugula izan behar mihi gaixtoen beldur.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, paira zazu asarratu gabe zure kontra nihork gogoan iragaten badu, edo erraten zerbait.

        Ezen zenbait estimu guti zutaz iendeek egiten badute ere: zerorrek oraiño gutiago behar duzu zure burua prezatu, eta uste behar duzu eztela flakeziarik zurearen parerik.

        Barrenkoia, eta espirituala bazare kontu guti egiñen duzu haizeak daramatzan hitzez.

        Prudenzia handi bat da, gerthatzen zaizkigun gaizetan, eta nahi gabeetan ixillik egotea, ene ganat bihotzez itzultzea, eta gizonen iuiamenduez ez altaratzea.

 

        2. Zure bakearen izateak edo ez izateak ez du egon behar gizonen errankizunetan; ezen nahiz iendeak zutaz mintzat ditezen ungi edo gaizki, etzare hargatik zarenetik bertze bat.

        Non da zure ustez bake egiazkoa, eta egiazko loria? Ez othe dago ene baithan?

        Bai segur, eta nork ere ezpaitu gizonen desgogarako izateko beldurrik, haiña gozatuko da bake handi batez.

        Eta kontrara, bihotzeko khexagune, eta espirituko barraiadura guziak sortzen dire amudio desordenatutik eta gizonentzat dugun beldurtasun banotik.

 

aurrekoa hurrengoa