www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. KAPITULUA

 

Orhoitu behar dugula bethi, Jainkoaganik izatu ditugun ungiez.

 

ARIMAK

        1. Jauna idek diozozu ene bihotza zure lege sainduari eta irakats diezadazu zure manamenduen bidean ibiltzen.

        Egidazu othoi grazia ezagut dezadan zure borondate saindua, eta errespetu, eta atenzione handirekiñ gogoan erabil detzadan zureganik izatu ditudan ontasun jeneralak, eta partikularrak: hetaz orhoiturik bihur dietzakitzudantzat zor darozkitzudan eskerrak.

        Egia da eta aithortzen dut, ez naizela gai zure foborerik xumeenaz ere behar bezala zuri eskerren bihurtzeko.

        Infinituki urrun naiz egiñ darozkidatzun ungien merezitzetik, eta ausartatzen naizenean zure jainkozko maiestateraiño begien altxatzerat haren diztiadurak erorarazten nau llilluramendurat, et flakezarat.

 

        2. Arimako eta gorputzeko abantaill guziak barnean eta kanpoan ditugun dohaiñak, nahiz naturazkoak, nahiz graziazkoak, guziak dire zureganik ditugun ungiak, zeiñek ezagutarazten baitute zure manifizenzia; miserikordia, eta ontasuna.

        Batzuek gehigo dute, bertzeek gutiago, baiñan guziak zureak dire; eta nihork eziñ duke den xumeena ere zureganik baizen.

        Gehiago errezibitu duenak eztu hargtik burupe gehiago behar, gehiago merezi balu bezala, eztu behar altxatu bertzeak baiño gorago, eta ez arbuiatu gutiago duena; ezen guzietako handiena, eta hoberena da bereganik deus eztuela uste duena, humillen dena, eta zuri eskerren bihurzeko arthosena.

        Egiazki nork ere baitaroka bere buru mezprezagarrientzat, eta dohaiñen errezibitzeko gutienik gaitzat, haiña egiten da gai handienen errezibitzeko.

 

        3. Dohaiñ gutiago errezibitu duenak eztu behar tristatu, eta etzaio behar gehiago errezibitu duenari bekhaiztu.

        Hobeki behar du miretsi, eta laudatu zure ontasun infinitua, zeiñak haiñ liberalki dohaiñik, eta gogotik, isurtzen baititu bere ontasunak gure gaiñerat; presunen handitasunari, edo xumetasunari behatu gabe.

        Gauza guzietan zu behar zare laudatu, ene Jainkoa; ezen gauza guziak zureganik heldu dire.

        Zuk dakizu zer behar zaion bapederari, eta zertako behar zaion eman batari gutiago, eta bertzeari gehiago, eztagoku guri diferenzia horren egitea, baiñan bai zuri Jauna, zeiñak markatu baituzu gizon bakhotxaren merezimenduen neurria.

        Hargatik, ene Jainkoa, fabore handi batentzat dagozat ez izatea dohaiñ diztiantik gizonen laudorioak, eta ohoreak ene ganat erakhar dezakenik.

        Eta nork ere bere burua pobre, eta bilhuz baitakusa eztu hargatik behar tristatu, eta doloratu, aitzitik boztu behar du; zeren eta zuk, o ene Jainkoa, humillenak, eta munduaren arabera mezprezagarrienak hautatu baitituztu zure zerbitzaritzat, eta maitetzat.

        Lekhuko dire zure apostoluak, zeiñak egiñ baititutzu zu mundu guziko prinze.

        Bizi izatu dire munduan errenkura gabe.

        Haiñ ziren humillak, haiñ malezia, eta enganio gabeak: non hekien boztario guzia baitzen afrunturik handienen zuregatik pairatzea, eta zer munduak higuintzen baitu, eta hura gogo onez besarkatzea.

 

        5. Hargatik zu maite zaituenak, eta zure ungi egiñez behar den ezagutza duenak bere atsegiñik handiena behar du izan zure borondatearen egitea, eta desiratzea konpli daitezen haren baithan zure ordenu eternalak.

        Hori behar da izan haren bozkario guzia; eta nahi behar du haiñ gogotik izan xumeena, nola bertze batek nahi bailuke izan handiena; hain kontent behar du izan azkeneko herrunka hortaz, nola bertze batek lehenbizikoaz.

        Fiñean hanbat bozkario behar du izan beheratua mezprezatua, eta fama gabe izateaz nola bertzeek bailukete ohoreen, eta loriaren erdian izateaz.

        Guziak baiño gehiago estimatu behar duguna da zure loriaren maitatzea, eta hartan bozkario, eta konsolazione gehiago behar dugu kausitu gureganik errezibitu ditugun, eta errezibituko ditugun ontasun guzietan baiño.

 

aurrekoa hurrengoa