www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVII. KAPITULUA

 

Utzi behar dugula osoki gure burua Jainkoaren nahirat bihotzeko libertatearen izateko.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, utzazu zure burua, eta edirenen nauzu.

        Ez duzun zerenez, ez hauturik ez iabetasunik, eta haiñitz irabaziko duzu.

        Ezen ene borondaterat uzten baduzu zure burua bethikotz, bethi grazia berriak emanen darozkitzut.

 

ARIMAK

        2. Iauna zenbat aldiz behar dut manera hortan utzi neure burua.

 

JESU-KRISTOK

        3. Denbora guziez, lekhu guzietan, gauza xumetan handitan bezala; ez dut deus-ere berezten, eta nahi zaitut gauza guziez billhuzia kausitu.

        Bertzela nola zaitezke enea, eta ni zurea; ezpazare kanpoan, eta barnean osoki hustua nahi propio guzietarik.

        Zenbatenaz hori egiñen baituzu lausterrago, hanbatenaz hobeki kausituko zare. Eta zebnbatenaz osokiago, eta ziñezago utziko baituzu zure burua; hanbatenaz gehiago merezituko duzu ene amudioa, eta ene graziak.

 

        4. Haiñitz niri ematen zazkit, baiñan ez osoki eta ene probidenzian eztire hanbat fidatzen, non ezpaitute berek ere zerbait artha bere buruez itxekitzen.

        Batzuek ematen zaizkit osoki; baiñan gero tentazionez herstuak direnean hartzen dute eman dutena, eta hala eztire garabik berthutean aitziñatzen.

        Batzuek, eta bertzeek eztute behiñ-ere ardietsiko bihotz garbien libertatea, eta ene adiskidetasunaren fagore eztiak.

        Ezen eziñ daiteke enekiñ gozamenezko amudiorik, eta batasun mistikorik presuna ezpada lehenago ene ganat osoki uzten, eta ezpadarot egun oroz bere iate guzia sakrifikatzen.

 

        5. Erran darotzut maiz, eta berriz ere erraten darotzut ukho egiozu zure buruari; eman zakizkit osoki, eta zure arima gozatuko da barreneko bake handi batez.

        Emazu guzia, guzia izateagatik, etzazula deus desira, etzazula galde iadanik eman duzuna.

        Zaude enekiñ phuruki, eta fermuki lothua, eta ni izanen nauzu.

        Orduan izanen da zure bihotza egiazki libro, eta illunbe guzietarik kanpoan.

        Zure egiñ guzien, zure othoitzen, zure desiren xedean behar da izn iabetasun guziez billhuzirik Jesus-Kristo billhuziari iarraikitzea, eta zure buruari hillik enetzat etarnitate guzian bizitzea.

        Orduan goanen dire zureganik beldurtasun humanoak, eta hillen dire zure bihotzean amudio desordenatu guziak.

 

aurrekoa hurrengoa