www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITULUA

 

Arimako agortasunetan begiratu behar dela humiltasuna, eta bakea.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea ezta deus zuretzat hobeagorik, eta seguragorik, nola debozionearen grazia gordetzea; harengatik buruperik ez izatea; hartaz guti minztatzea, zure buruaren mezprezatzea; eta grazia haren beraren beldur izatea, sinhetsirik merezi gabe duzula.

        Eztuzu sobra fidatu behar bihotzeko sentimendu samur horietan, hiñ lauster kontrarat ganbia daitekenaz geroztik.

        Grazia hura duzuiño orhoit zaite zeiñ urrikaltzeko zaren hura eztuzunean.

        Bizitze espiritualeko aitziñamendua eztatza bihotzeko konsolazioneen izatean; baiñan nork bere buruari ukho egiñik, humilki hekien gabetasuna pairatzean, zure othoitzak, eta bertze debozionezko pratikak uzten ez ditutzula.

        Aitzitik zure ahal guzia egiten duzula berthutean laxatu gabe zure bihotzeko agortasun, eta nahastura guziengatik.

 

        2. Hañitzi erorzen zaie bihotza, eta eskasten pazientzia den trabarik xumeena aurllhitzen duten bezaiñ sarri.

        Baiñan gizonaren bidea eztago bethi gizonaren ahalean. Jainko xoillak bere graziak eta konsolazioneak ematen diotzate plazer dutenei, eta plazer duen denboran, eta neurrian.

        Bertze batzuk goardia eskasez galdu dire bere debozionean: zeren ahala baiño gehiago egiñ nahi izan baitute bere flakotasunari behatu gabe, eta gehiago sinhetsi baitute bere bihotzeko zeloa, eta khara, ezen ez bere arrazoiñaren argia.

        Eta zeren Jainkoak galdegiten zioten baiño gehiago egiñ nahi izatu duten, galdu dute lauster grazia.

        Hegaldatu nahi zuten zeruetan gora, eta erori dire pobreziarat, eta mezpreziorat; humildurik, eta pobreturik ikhas dezatentzat ez abiatzen fidoski airetan gora; baiñan bere esparantza, eta indarra ene hegalen itzalean ematen.

        Jaunaren bidean sarthu berriak, eta oraiño ungi ikhasi gabeak errebelatuko dire falta gabe, eta tulunbiorat eroriko, presuna zuhurren, eta iakinsunen argiez ezpadire gidatzen.

 

        3. Haiñek bere buruak gehiago sinhesten baituzte presuna ungi ikhasiak eta argituak baiño, hekien salbamendua hirrisku handitan dabilla, baldiñ ezpadiote ukho egiten bere sentimendu propioari.

        Gutitan gerthatzen da bere buruak zuhur daduzkatenak bertzeez gidatzea.

        Hobeago da argi guti, eta humiltasun haiñitz izatea, ezen ez zuhurziazko tresor guziak bere buruaren konplezenzia bano batekiñ.

        Hobeago da gutia, ezen ez orgilleria eman dezakeen hañitza.

        Prudenziarik ez izatea da bere bihotza bozkarioari osoki ematea, orhoitu gabe bere leheneko gabeaz, eta ahantzirik Jainkoaren beldurtasuna, zeiñak bethi goardian baikaduzka, izatu dugun grazia gal eztezagun.

        Baiñan berthute guti izatea da halaber penak, eta nahi gabeak ditugun denboran bihotza galtzea etsimendurat erortzea, eta ene ontasunean behar den esparantza ez izatea.

 

        4. Bake denboran bere burua sobra seguratua dadukanak laxo, eta beldurti izanen da gerla denboran.

        Bethi humill baziñe, etaxume zure begietan, eta baziñaki zure bihotzeko mobimenduen bridatzen, eta xuxentzen, etzintezke haiñ lauster eror tentazioneen hirriskutarat.

        Graziaz gozatzen zarenean on da pensatzea, nola izanen zaren hura eztuzunean: goaten zaitzunean orhoit zaite berriz ere bihur daitekela argi saindu hura, zeiña khendu baitarotzut denbora batekotz zure hobeagoagatik, eta ene loriagatik.

 

        5. Frogantza suerte hori hobeago duzu maiz, ezen ez ene graziak, eta fagoreak bethi zure gogara bazintu.

        Ezen merezimendua eztatza zeruko bisioneen, eta konsolazioneen izatean; ez datza halaber eskritura sainduaren ungi aditzean, ez eta kargu goretarat altxatua izatean; baiñan egiazko humilatsunean finkatua izatean, Jainkoaren amudioz, eta haren loriaren zeloz bethea izatean, nori bere burua ezdeus estimatzean, fiñean nahiago izatean bertzeez izan mezprezatua ezen ez ohoratua.

 

aurrekoa hurrengoa