www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. KAPITULUA

 

Guti iduk gere buruak, humill behar dugu izan gure iakiñ guziekiñ ere.

 

        1. Gizonak bere egitez eta naturalezaz du iakiteko gutizia. Baiñan zertako da iakitea, Jainkoaren beldurtasuna gabe?

        Egiaz laborari humill eta Jainkotiarrak gehiago du balio filosofo supherbioak baiño, zeiñak bere arimaren artha largaturik, zeruari eta izarrei beha baitarama denbora.

        Bere burua ungi ezagutzen duenak, arbuiatzen du bere burua, eta halakoak ezdu atsegiñik hartzen gizonek ematen diozaten laudoriotan.

        Munduko gauza guziez iakinsun banintz, eta ez banu karitatea, zer probetxu nuke Jainkoaren aitziñean, zeiñak ene obren arabera iuiatuko bainau?

 

        2. Utzatzu sobera iakiteko gutizia; ezen hirritz hark hañitz espirituko barraiadura dakharke, eta maiz enganioa.

        Jakinsunek agertu nahi dute eta zuhur fama ardietsi munduan.

        Bizkitartean badire milla gauza, zeiñen iakiteaz arimak ez baitu probetxu garabik, edo guti hagitz.

        Eta erhokeria handia da, salbamendukotz on diren gauzez bertzetan gogoaren ematea.

        Hitz hañitzek ez dute kontentatzen arima, baiñan bizitze onak konsolatzen du, eta konzienzia xahuak ematen dio Jainkoa baitan fidanzia handi bat.

 

        3. Zenbatenaz baitzare argituago, hanbatenaz punituko zare garrazkiago, ez bazare iakiñaren eredura sainduki bizitzen.

        Duzun beraz burupe baiño beldur geihiago eman zaizkitzun argien eta talenduengatik.

        Uste duzu benturaz hañitz gauza ikhasi ditutzula eta ungi dakizkitzula, segura, zaite hagitzez gehiago direla zuk ezdakizkitzunak.

        Ez duzun zeure buruaz urguilluzko gogoetarik; aitzitik aithorzazu garbiki zure iakingabetasuna.

        Zergatik zeure burua iduk bertzeak baiño gehiago; hañitz direnaz geroz zu baiño iakindunagoak eta Jainkoaren legean argituagoak?

        Nahi duzu zure studioak eta iakiñaz ungi probetxatu! onhets zazu arbuiatua izatea, eta nihortaz ezagutua izan gabe bizitzea.

 

        4. Ikhatsaririk gorena eta probetxoena da gere buruen ezagutzea eta mezprezatzea.

        Ala zuhurzia eta perfezione handi baten seiñalea baita nork bere burua guti, eta bertze guziak hañitz, idukaitzea.

        Ikhusten bazindu norbait huts ageritan erortzen, edo bekhatu handien egiten, etzinduke hargatik zeure burua hura baiño hobeagotzat esimatu behar: ezen ezdakizu noiz arteraiño iraunen duzun estatu onean eta graziazkoan.

        Guziak flakoak gare: baiñan zuk uste behar duzu ezdela nihor zu baiño flakoagorik.

 

aurrekoa hurrengoa