www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XLII. KAPITULUA

 

Bizitze huntako bakea eztugula gizonen baithan ezarri behar.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, zure bakea ematen baduzu zeiñ nahi den presunaren baithan, zeren den zure gogarakoa, eta zeren lakhet zaitzun harekiñ bizitzea; bethi izaren zare khexos, eta trabatua.

        Baiñan lotzen bazaizkit niri zeiña bainaiz egia eternala, eta nihoiz ere ganbiatzen ez naizena, etzare tristatuko zure adiskidea hiltzen zaitzunean, edi bertze maneraz uzten zaituenean.

        Nik behar dut izan zure adiskideentzat duzun amudioaren zimendua, eta enegatik behar tutzu maitatu berthutetsu iduritzen zaizkitzun guziak, eta mundu huntan maiteen ditutzunak.

        Ni gabe ezta adiskidetasun egiazkorik, ez iraupenekorik, eta bi presunen arteko amudioa ezta garbia, baldiñ ni ezpanaiz hek elkharrekiñ lotzen tuen korapilloa.

        Halako maneraz behar duzu izan hilla maite tutzun presunen afekzioneari, non zure baithan dagoen bezanbatean nahi behar baituzu izan gizonen konpaiñiarik gabe.

        Zenbatenaz gizona lurreko konsolazione guzietarik urruntzen baita, hanbatenaz hurbiltzen da Jainkoa ganat.

        Eta hanbatenaz gorago altxatzen da Jainkoa ganat, zenbatenaz beherago iausten baita bere ezteustasunerat, eta bere begietan agertzen mezprezagarriago.

 

        2. Zerbait on bere baitharik duela uste duenak debekatzen du bere burupeaz Jainkoaren grazia bere ganat iaustetik, zeren espiritu sainduaren graziak bethi bihotz humilla billatzen baitu.

        Baziñaki zure buruareb osoki ezeztatzen, eta kreaturen alderako amudio guzietarik billhuzten, ikhus ninzakezu zureganat iausten ene grazien abundanziarekiñ.

        Ordean kreaturei beha iartzen zaizkotenean, , galtzen duzu bixtatik kreatzaillea.

        Ikhasazu gauza guzietan zure buruaren garaitzen Jainkoaren amoreagatik, eta altxatuko zare baratxe baratxe Jainkozko gauzen ezagutzarat.

        Gauza bat xumea izan arren Jainkoaren ordenuaren kontra maitatzen baduzu lizuntzen du zure bihotza, eta hastantzen zaitu ontasun soberanoganik.

 

aurrekoa hurrengoa