www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LVIII. KAPITULUA

 

Ez ditugula zundatu behar Jainkoaren iuiamenduak, eta gutaz gorago diren gauzak. Zer maneraz behar ditugun ohoratu sainduak.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, begira zaite sartzetik gauza goregitan, eta zundatzetik Jainkoaren iuiamendu gordeak.

        Ea zergatik Jainkoak bat uzten duen, eta bertze bati grazia handiak egiten diotzon, zergatik den bat humiliatua, eta bertze bat altxatua.

        Gauza horiek ixitzen dituzte gizonen argi guziak, eta hekien espiritu eta arrazoiñamendu guziak eztire gai Jainkoaren ezagutzeko.

        Hala beraz deabruak horlako gogoetak egortzen darozkitzunean, edo gizon kuriosek horlako galde suerterik egiten darozkitzutenean; ihardets diozozute profetaren hitz hautaz: Justua zare Iauna eta zure manamenduak zuzenak dire.

        Edo bertze hautaz: Iaunaren iuiamenduak egiazkoak dire, eta berenez dire iustuak.

        Gizonek izialdura behar dute ene iuiamenduentzat, eta ez dute hari behar hekien zundatzen, ezen gizonaren adimendua ezta gai hekien ezagutzan sartzeko.

 

        2. Etzaitezela halaber iar ihardukitzen sainduen merezimenduez, hea bata sainduago den bertzea baiño, nor den handiago edo gorago zeruko erresuman.

        Horlako gauzek bixten tuzte maiz behar gabeko eskatimak, hazten supherbiotasuna, eta banaloria, eta bat bedera banitate gorde batez bere sainduaren bertzeak baiño gorago haltatzen hari dela, egiten dire banderizak, eta hetan sartzen herrak eta inbidiak.

        Ihardukitze horiek eztire behiñ ere on eta probetxos gizonentzat, eta bethi dire higuingarri sainduentzat, zeren ezpainaiz ni eskatimetako Jainkoa baiñan bai bakezkoa, eta bake hura eztago nork bere burua egiazki haltatzean: aitzitik nork bere burua egiazki humiliatzean.

 

        3. Batzuek debozione gehiago dute saindu batentzat bertze batentzat baiño, ordean afekzione hori maizago da humanoa, eta naturala ezen ez naturaz goragokoa, eta jainkozkoa.

        Saindu guziak nik egiñ ditut, nik eman diotet grazia, nik loriaz sariztatu ditut.

        Nik ezagutzen tut bakhotxaren merezimenduak, nik eman diotzatet ene eztitasunaren, eta ontasunaren markak, hek enetzat deus egiñ baiño lehen.

        Nik ezagutu ditut mende guziak baiño lehenago nerrorek maitatu, eta predestinatu ditudanak, ez naute hek ni lehenik hautatu, nik hek hautatu ditut, eta berezi mundutik.

        Nik deithu ditut ene graziaz, ene ganat thiratu ditut ene mierikordiaz, nik munduko tentazione diferenten artean gidatu ditut.

        Nik bethe ditut ene konsolazione sainduez, nik eman diotet onean iraupena, eta perseberanzia, nik fiñean khoroatu dut hekien pazienzia.

 

        4. Nik guziak ezagutzen ditut, guziak lehenbizikotik azkeneraiño, eta maitatzen amudio infinitu batez.

        Nik behar dut beraz izan laudatua gauza guzietan, eta gauza guzien gaiñetik, nik behar dut izan ohoratua ene sainduetan; ezen nik predestinatu ditut; eta altxatu haiñ loria handirat, merezimendu propiorik aitziñetik izan gabe.

        Hargatikan nork ere mezprezatzen baitu xumeena, haiñak eztu ohoratzen handiena, ezen nik egiñ ditut handia, eta xumea.

        Eta nork ere ofensatzen baitu saindu hetarik bat, haiñak ni ofensatzen nau, eta zeruan diren bertze guziak.

        Ezen guziak karitateaz iuntatuak, eta bat egiñak dire.

        Eztute gogo bat, borondate bat, eta amudio bat baizen.

 

        5. Baiñan guziz miragarri dena da, maiteago bainaute ni bere buruak, eta bere merezimendu guziak baiño.

        Ezen bere buruaz gorago altxaturik, bere amudio propiotik ilkhirik maitatzen naute ni soberanoki, eta bere indar guziez, eta hartan kausitzen dute bere pausua, eta dohatsutasuna.

        Deusek eziñ gibela detzake ene maitatzetik, eta eiñ iauts ditezke ni baiño deus beheragoren maitatzerat, zeren nola baitire egia eternalaz betheak sekulan iraungituko ezten amudiaren suaz erretzen hari baitire.

        Hala beraz gizon haragizko lurrera bihotza penditua dutenak, eta bere atsegiñak baizen maitatzen eztakitenak ez bitez atrebi sainduen dohatsutasunaz mintzatzerat.

        Berretzen, edo gutitzen dute hekien loria bere nahiaren arabera, eta ez egia eternalak ematen duenaren arabera.

 

        6. Hetarik haiñitzen baithan bada inoranzia, guziz haiñen baithan, zeiña argi eskasez ezpaitakite zer den amudio phuiru, eta espiritual batez nihoren maitatzea.

        Nihoren maitatzean amudio naturalak, eta adiskidetasun humanoak darabiltza; eta uste dute lurreko gauzez bezala dela zerukoez ere.

        Baiñan diferenzia hagitz handia da, presuna inperfetek uste duenaren, eta presuna zerutik argituek ezagutzen dutenaren artean.

 

        7. Begira zaite beraz, ene semea, mintzatzetik gauza goregiez, eta zure iakiña ixitzen dutenez.

        Baiñan zure egiñ ahal guziak egitzu zeruko erresuman lekhu batean iateko, azkena behar balitz ere.

        Hortaz nihork baleaki ere nor den handiago, edo sainduago zeruan, zertako luke ezagutza hura? baldiñ ezpada hortaz baliatzen bere buruaren ene aitziñean humiliatzeko, eta ene gehiago ohoratzeko, eta laudatzeko.

        Nihor pensatzen dagoenean zeiñ handiak diren haren bekhatuak, zeiñ xumeak haren berthuteak, zeiñ urrun den sainduen perfekzionetik, hobekiago, eta Jainkoaren gogarago egiten du, sainduak elkharrekiñ konparatzen, eta hekien handitasunaz, edo xumetasunaz ihardukitzen hari denak baiño.

        Hagitzez hobeago da sainduak ohoratzea, eta othoiztea, eta hekien laguntza humiltasunekiñ, eta nigarrekiñ galdetzea; ezen ez hekien sekretu gordeen kuriostasun alfer batez miratzen, eta zundatzen haritzea.

 

        8. Hek osoki kontent dire, gizonek balakite kontentatzen, eta solas, eta ihardukitze bano horiek bereganik hastantzen.

        Eztute loriarik thiratzen bere merezimendu propiotarik, eztute hartzen deus onik dutela bereganik, guziez niri egiten darotate ohore; hortaz nik guziak eman diotzatet hekientzat izatu dudan amudio soberanoaz.

        Haiñ betheak dire Jainkozko amudioz, eta zeruko atsegiñez, non eziñ baituke deus eskasik hekien loriak, eta dohatsutasunak.

        Zenbatenaz baitire sainduak lorian gorago altxatuak, hanbatenaz dire bere baithan humillago, eta arrazoin hartaz dire eneganik gehiago hurbilduak, eta enekiñ hertsikiago iuntatuak.

        Hargatik da errana eskritura sainduan: Ematen dituztela bere khoroak Jainkoaren oiñetan, ahuspez iarraitzen direla bildotxaren aitziñean, eta adoratzen dutela mendetako mendetan bizi dena.

 

        9. Haiñitzek galdetzen dute, nor den handiena zeruko erresuman, eta ezpaitakite hea berak gai izanen diren kondatuak izateko xumeenen artean.

        Gauza handi bat da xumeen ere zeruan izatea, zeiñetan guziak handiak baitire; guziak deithuak direnaz geroztik Jainkoaren umeak, eta egiazki guziak hala direnaz geroztik.

        Ezen xumeak altxatuko dire millen artean, biziko dire millaka mendez, eta bekhatoreak bizitzerik luzeenaren ondoan hillen dire sekulakotz.

        Apostoluek gldetu zuten egun batez nor izanen zen handiena zeruko erresuman, eta aditu zuten errepusta hau, ezpazaite konbertitzen, eta egiten haurren iduriko, etzaite sarthuko zeruko erresuman. Nor ere beraz humiliatuko baita haurtto bat bezala, hura izanen da handiena zeruko erresuman.

 

        10. Zori gaitz xumeekiñ batean humiliatu nahi eztutenentzat; ezen nola baita zeruko athea behera eziñ han sarthuko dire.

        Zori gaitz halaber aberatsentzat zeiñek baitituzte mundu huntan bere atsegiñak, eta nahikarak: ezen pobreak zeruan sartzen direnean hek egonen dire kanpoan oihuz eta nigarrez.

        Humiliak boz zaitezte; boz zaitezte pobreak; ezeñ zuena da zeruko erresuma; baldiñ Jainkoaren bidean xuxen ibiltzen bazaite.

 

aurrekoa hurrengoa