www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITULUA

 

Afekzione eta gutizia desordenatuez. Ezin dukegula bakarrik hek mortifikaturik eta hezirik baizen.

 

        1. Gizonak ezdu haiñ laster gutizia desordenatu bat bere baitan garaitzerat uzten, non khexatzen eta altaratzen baita berehala.

        Supherbioek eta abariziosek ez dute behin ere pausurik: pobreak eta espiritu humillak bake handi batean daramate bizia.

        Ber baitan, osoki mortifikatua ezdena eta bere pasioneak hillak ezdituena, maiz da tentatua, eta laster garaitua tentazionerik xumeenez.

        Presuna flakoa, berthutean guti borthiztua eta sensuen atsegiñen gutiziak dituena, nekhez alde batera libratzen da munduko gauzen amudiotik.

        Hargatik maiz tristatzen da eta erortzen zaio bihotza hetarik apartatu behar duenean, eta galtzen du errexki pazienzia nihork kontra egiten dioenean.

 

        2. Bere gutizia kontentatzen badu, berehala konzienziako harrak altaratzen du; zeren ez baitu atsegin falso hartan kausitzen billhatzen zuen bakea eta sosegua.

        Beraz bihotzeko bakea ez da edireten gure nahi desordenatuak konpliturik, baiñan bai hei kontra egiñik.

        Hala egiazko sosegu hura ez daiteke kausi gizon haragiazkotan, munduko espirituak darabiltzanetan, eta kanpoko gauzetarat baraiatuak direnetan: baiñan kausitzen da debozione kharsua dutenetan, presuna barrenkoi eta Jainkoaren espirituaren arabera bizi direnetan.

 

aurrekoa hurrengoa