www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XX. KAPITULUA

 

Maitatu behar dela erretiramendua, eta ixiltasuna.

 

        1. Harzazu denbora zure baitan sartzeko, eta maiz gagoan erabiltzazu Jainkoaganik errezibitu dituzun ontasunak.

        Utz azitzu kuriostasun guziak, eta hauta zatzu liburuak espirituaren bethetzeko baiño bihotzaren ukitzeko geiago direnak.

        Zure egitekoen konturik khentzen baiditutzu solas banoak, bisita alferrak, eta munduko berriak, kausituko duzu denborarik asko meditazionean egoteko.

        Saindurik handienak urrundu dire ahal guziaz gizonen balsatik, eta hautatu izan dute bakhartasunean Jainkoaren zerbitzatzea.

 

        2. Arrozoiñekin erran zuen lehenago zuhur batek: Ez naiz egundaiño gizonen artean izatu non ez naizen gutiago, eta flakatuago bihurtu; eta gauza hori frogatzen dugu gure solasak luzexko diren guzian.

        Errexago da garabik ez mintzatzea, ezen ez hasi geroztik ez sobera mintzatzea.

        Errexago da etxean bakharrik egotea, ezem ez kanporat geroztik bere buruaren ungi begiratzea.

        Beraz bizitze espiritualean aitziñatu nahi duenak behar du Jesusekiñ munduaren artetik, eta habarrotsetarik erretiratu.

        Erretiramendua onhetsi behar da segurantzarekiñ kanpoan agertzeko. Ixillik egoten ez dakienak beldurrekiñ behar du mintzatu. Zerbitzatzen ez dakienarentzat hirrisku da buruzagi izatea; obeditzen dakienak ungi manatzen du.

 

        3. Ez da bozkario egiazkorik konzienzia onaren soseguan baizen.

        Halere sainduen segurantza bethiere iuntatua izatu da Jainkoaren beldurtasunarekiñ, eta zenbat baitziren ere grazian, eta berthutean altxatuak, bethi humill izatu dire, eta ikharan egotu dire. Kontrarat gaixtagiñen seguratasuna heldu da hekien orgilleriatik eta burupetik, eta azkenean baliatzen da hekien enganatzeko eta galtzeko.

        Eztzazula burura segurean konda mundu huntan zareiño, komentuan edo desertuan sainduki bizi baziñe ere.

 

        4. Maiz konzienzia sobrak etxatu ditu hirriskurik handienetarat munduak gehienik estimatzen zituenak. Hargatik da on haiñitzentzat tentazionetarik osoki libro ez izatea, aitzitik hetaz husu penatuak izatea; beldurrez segurantza sobrak eroraraz detzan orgilleriarat, eta libertate sobrarekiñ ibil daitezen konsolazione humanoen ondoan.

        Oi ala gure konzienzia garbia bailiteke bozkario iragankorren billha ibiltzen ez bagiñe, eta munduarekiñ egitekorik ez bagindu!

        Oi nolakoa liteken gure bihotzeko bakea eta sosegua, behar gabeko arthak utzirik, gure salbamenduan baizik pensatzen ez bagindu, Jainkoa baithan gure esparanza guziak ematen ditugula!

 

        5. Nihor ez da zeruko konsolazioneen errezibitzeko, ez badu maiz sentitu bere baithan bihoz doloratsu, eta humiliatu baten urrikia.

        Nahi baduzu urriki miñ hark uki dezan zure bihotza, sar zaite zure barrenean, urrun zaite munduko habarrotsetatik, eta Psalmoetan eskribatua den bezala: zure ohean eman zaite urrikimenduzko sentimendu egiazkoetan. Kausituko duzu zure erretiramenduan maiz mundupean gal zinezakena.

        Erretiramendua ederrestu da ungi begiratua denean; baiñan gaizki begiratzen bada, unhagarri da eta desgustagarri.

        Zure konbertsionearen hastetik erretiramenduan lakhet baduzu, eta zure arimak han gustuago ditu konsolazioneik eztienak.

 

        6. Arima debotak eta Jainkotiarrak ixiltasunean eta soseguan egiten du bide berthutean, eta han ikhasten ditu skripturako sekretuak.

        Han kausitzen ditu nigarrezko xirripak zeiñez garbitzen baitu gau guziez bere arima; eta hanbatenaz hurbiltzen da bere Jainkoa ganat, zenbatenaz urruntzen baita munduko egitekoetarik eta habarrotsetarik.

        Bere adiskidetarik eta ezagunetarik urruntzen dena hurbiltzen da Jainkoaganat, eta aingeruen ganat.

        Hobeago da gorderik egotea, eta salbamenduaz artha izatea, ezenez artha hura utzirik mirakulluen egitea.

        Relijioneko presuna batentzat laudagarri da guti ilkhitzea, ez ikhusi, ez ikhusia nahi izatea.

 

        7. Zergatik nahi duzu ikhusi zuretzat izatea zilhegi etzaitzuna? Mundua iragaten da, eta iraganen dire halaber munduko guziak ere.

        Atsegiñaren hirritsak bagarabiltza maiz pasaieta alferreran, baiñan denbora hura goan denean, zer handik ekharriko dugu lekhat konzienziaren pisutasuna, eta bihotzeko baraiadura.

        Maiz nihor alegera ilkhitzen da, eta triste bihurtzen, eta arrats bozkariozkoak goiz tristea dakharke.

        Hala ohi dire manduko bozkario guziak, atsegiñekin sartzen dire, baiñan azkenean, zaurtzen dute eta hiltzen arima.

        Zer ikhusiko duzu berzetan, ikhusten ez duzunik zaren lekhuan? Begien aitziñean ditutzu zerua, lurra eta elementak, bada hetaz egiñak dire munduan ikhus daitezken gauza guziak.

 

        8. Zer ikhus dezakezu iguzkiaren azpian bethi iraun dezakenik? usteduzu menturaz kontentamendu oso bat kausituko duzula, ezeki ez duzu kausituko sekulan.

        Munduko gauza guziak betan zure aitziñean ikhusten bazintu ere, zer liteke ikhuste bano bat baizen?

        Altxa zatzu begiak gorat zure Jainkoa , eta othoitzazu barkha dietzakitzun zure bekhatuak eta laxotasunak.

        Utz diotzatzute gauza banoak presuna banoiei, zu lotzakizko Jainkoak manatzen darotzun lanari.

        Hertsazu barnetik zure gelako athea eta deithzazu harat zure Jesus maitea. Egon zaite harekiñ, nihon ez duzu kausituko hanbat sosegu.

        Handik ilkhi ez baziñe, eta hanbat berri ez bazindu aditu, hobeki gozatuko ziñen bihotzeko bakeaz. Gauza berrien aditzen atsegiñ hartzen dugun pontutik, bihotza altaratzen, eta espiritua barraiatzen.

 

aurrekoa hurrengoa