www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. KAPITULUA

 

Sainduen exenpluaz progotxatu behar dugula.

 

        Konsidera zatzu sainduen exenpluak, zeiñak izatu baitire Relijionearen eta perfekzionearen miraill bizizak eta kausituko duzu deus guti edo ez deus dela guk egiten duguna. Helaz! Zer da gure bizia hekienaren aldean?

        Sainduek, eta Jesu-Kristoren adiskideak zerbitzatu dute Jainkoa sofritzen dutela gosea, eta egarria, hotza eta billuiztasuna, nekheak eta tabailluak, beillak eta barurak; egiñ dituzte othoitzak eta meditazione sainduak, eta pairatu haiñitz persekuzione eta laido fuerte.

 

        2. Oi zenbat pena dorphe eta aflikzione gogor ezdute pairatu Apostoluek, eta Martirek, Konfesorek, eta Birjinek, eta Jesu-Kristoren urratsei iarraki nahi izatu zaisten berze guziek Higuindu izan dute mundu bere huntan bere bizia, hartaz gozatzeko eternitatean.

        Oi! Ala desertuko aitez eraman duten bizitzea izatu baita probrea eta mortifikatua. Ala hekien tentazioneak luzeak izatu baitire ea dorpheak, zeiñ maiz ezdire hek izatu etsaiaz persekuatuak. Oi! nolakoa izatu den othoitzetan hekien berotasuna eta iarraikitasuna, zeiñ garratzak izatu diren hekien abstinenziak, zeiñ zelo khartsua izatu duten debozionean aitziña goateko.

        Zer animorekin ezdiote gerla egiñ bizioei? zer xede xuxen eta xahurekiñ billhatu ezdute Jainkoa. Egunaz lanean ari ziren, eta gabaren gehien partea othoitzean zaramaten, eta lanean hari zirenean ere hekien espiritua etzen othoitz egitetik gelditzen.

 

        3. Bere denbora guzia progotxoski enplegatzen zuten; orenak laburregi zitzaizkoten Jainkoa baitan aplikatuak egoteko; eta kontenplazionean sentitzen zituzten atseginek ahantzarazten ziotzoten gorputzeko beharrik handienak.

        Ukho egiten zioten aberastasunei, kargei, ohoreei, adiskideei, eta ahaideei; eta etzuten desiratzen munduko gauzarik batere doidoia hartzen zuten biziarenzat behar zena ere, eta etzuten bere gorputzez eziñ berzezko artharik baizen.

        Probe ziren munduko ontasunez, baiñan aberats graziaz eta berthutez. Kanpotik gauza guziak eskas zituzten, baiñan barrenean zeruko dohaiñez etea konsolazionez betheak ziren.

 

        4. Munduarekiñ atze bezala bizi ziren, baiñan Jainkoaren adiskiderik maiteenak hek ziren.

        Munduak mezprezatzen zituen, eta bere begietan ere etziren deus, baiñan Jainkoarenetan maite eta preziatu ziren humiltasun egiazkoan bizi ziren, obedienzia sinple batean, karitate, eta pazienzia perfet batean, eta hala egun guziez bizitze espiritualean aitziñatzen ziren eta berretzen ziren graziaz eta berthutez.

        Saindu hek ematen izan diotzate mirailltzat Jainkoak Relijioneko persuna guziei, eta hekien etsenpluak hobekiago behar gaitu obra onetarat animatu ezen ez haiñitz ephelen ikhusteak laxatu.

 

        5. Oi! nolakoa izatu den fraide eta serora guzien debozioneko kharra bere ordenen hastapenetan; zeiñ handia hekien othoitzetako berotasuna, hekien lehia elkarren berthutean imitatzeko, bere erregela ponturen pontu beiratzeko: nolako errespetua eta obedienzia bere aitzindarientzat.

        Hek utzi darozkiguten berthuteen urratsek erakusten darokute egiazki perfetak zirela, eta izatu dutela animo munduari gerla egiteko, haren garaitzeko, eta bere handitasun guziekiñ ostizatzeko.

        Orai gauza handizat daukate botuak ez haustea, eta hartu duten uztarria pazienki iasatea.

 

        6. Oi gure denborako laxotasuna, eta epheltasuna, lehenbiziko khar hura lauster iraungitu da, eta haiñ gare flakoak, eta hagoranduak non bizia ere nekhagarrik baitzaiku. Oxala hanbat sainduren etsenpluek bitx balezate gure baithan ere saindutzeko gutizia.

 

aurrekoa hurrengoa