www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITULUA

 

Nola behar tugun iasan bertzeren eskasak.

 

        1. Gure edo bertzeren baitan eziñ korreji detzakegun eskasak, behar tugu pazienki jasan, Jainkoak berzela ordena dezaken arteraiño.

        Siñhetsazu benturaz hori hobe dela gure frogatzeko, eta gu borthizteko pazienzian, zeiña gabe deus guti kondatu behar baitire gure merezimenduak.

        Halere behar diogu Jainkoari miñki othoiz egiñ: desegiñ detzan gure baitan traba hek, edo eman diezagun indarra hekiñ ungi iasateko.

 

        2. Presuna bat behiñ edo bietan abisatu duzun ondoan ezbada erortzen zure sentimendurat, etzazula gehiago harekiñ iharduk; baiñan utzazu guzia Jainkoa ganat, haren borondatea konpli dadintzat, eta haren loria ager dadintzat haren zerbitzarietan, zerbizarietan, ezen badaki hark ungi gaitza onera ganbiatzen.

        Usa zaite bertzeren eskasen eta flakezien pazienziarekiñ iasaten, ezen baituzu zuk ere hañitz bertzeek pairatu behar dituztenak.

        Hortaz eziñ gure burua erakhar badezazuke nahi zinduken kozkara; nola bertzeak moldatuko tutzu zure nahien eredura?

        Atsegiñ dugu bertzeak izan ditezen eskasik gabe, baiñan gerorrek ezditugu gureak uzten.

 

        3. Nahi dugu hek garraski mehatxa ditezen, eta ezdugu geronek nahi mehatxatuak izan.

        Errateko dugu bertzei bere galdeak errexkiegi konplitzen zaizkotela, eta ezdugu nahi guri deus errefusa dakigun.

        Galdegiten tugu bertzeentzat erregelamendu hertsiak, baiñan guretzat ezdugu nahi hertsitasun garabik.

        Ageri da beraz zeiñ guti bertzeak gure buruaz neurtzen tugun.

        Mundu guzia eskas gabe balitz zer ginduke gizonenganik pairatzeko Jainkoaren amoreagatik?

 

        4. Baiñan Jainkoak bertzela ordenatu du, ikhas dezaguntzat elkharren karguen iasaten.

        Nola ez baita nihor eskas gab e, hala ez da nihor karga gabe.

        Nihor ez da beretzat asko, nihor ez da aski zuhur ber buruaren gidatzeko, eta behar dugu guziek elkhar iasan, elkhar konsolatu, elkhar lagundu, eta abisu onez argitu.

        Ezda berthutearen froga seguragorik sofrikariak baiño.

        Ezen okasioneek ez gaituzte flakatzen, baiñan zeiñ flako garen erakusten.

 

aurrekoa hurrengoa