www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV. KAPITULUA

 

ARIMAK

Jainkoaren iuiamenduetan pensatu behar dugula begiratu obra onen banaloriatik.

 

        1. Jauna, zure iuiamenduen ihurtzuria aditzen dudanean, beldurrak, eta ikharak iharrosten tu ene hezurrak, eta ene arima tranzitzen du izialdurak.

        Harritua gelditzen naiz, eta nahasia ikhustean zeruak ere eztirela garbi zure begietan.

        Baldiñ kausitu baduzu korupzionea aingeruetan ere, eta ezpadiozute barkhatu helaz! Zer izanen da nitaz?

        Izar diztiant hek erori dire zerutik, eta nik herrautsa baizen ez naizenak zer burupe duket?

        Hañitz presuna zeiñen obrek laudagarriak baitziruditen erori dire, eziñ erran bezaiñ behera, eta aingeruen ogiaz hazten zirenek egiñ dute bere atsegiña urdeen bazka lizunaz.

 

        2. Ezta beraz saindutasunik zuk urruntzen baduzu zure eskua gureganik.

        Ezta zuhurtziarik zure argiaz ezpada gidatua.

        Ezta indarrik zure laguntza gabe.

        Ezta garbitasunik segurean, zure grazia gabe.

        Eta fiñean gizonen ernetasun guzia ezta deus baliatzen zure artha gabe.

        Zu gureganik hastantzen zarenean erortzen gare, eta galtzen gare; zu bihurtzen zaizkigunean altxatzen gare, bixten gare.

        Kordokan gare bethi; xoillki zuk borthizten gaitutzu; bethi gare ephel zuk berotzen gaitutzu.

 

        3. Oi ala nik arrazoin baitut neure buruaren mezprezatzeko! Ala nik hagitz behar baitut humiliatu, eta guti prezatu ene baithan on diruriena.

        Zertaraiño behar dut ezeztatu zure iuiamenduen tulunbiotan barna sartzen naizenean, zeiñek irakasten baitarotet ezdeusetik heldu naizela, eta ezdeus baizen ez naizela.

        O pisutasun neurri gabekoa, karga eziñ iasanezkoa! O itsaso ondo eta bazter gabekoa, zeiñetan kausitzen bainaiz hondatua, eta zeiñetan nondik nahi mira nadiñ ezpaitut kausitzen ezteustasunik baizen neure baithan.

 

        4. Non gordeko da beraz ene baithan, orguilleriaren erroa, eta ene berthute aphurraz dudan burupea.

        Ene banaloria guzia galtzen da, eta hondatzen zure iuiamenduen tulunbio barrenean.

 

        5. Zer da gizona zure aitziñean? Lurrezko iarroa atrebituko da bada altxatzera bere moldatzaillearen kontra? Laudorio banoek nola haunt ahal dezakete bihotz bat Jainkoaren aitziñean humiliatua, eta beheititua?

        Munduko lausengu guziek eziñ altxa dezakete bihotz bat egia berak azpiratu duena, ez eta aldara laudorio guziez Jainkoa bere esparantza finkatu duena.

        Ezen lausengari hek eztire deus; suntsituko dire bere hitzen soiñuarekiñ, baiñan egia badago eternitate guzian.

 

aurrekoa hurrengoa