www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

L. KAPITULUA

 

Nola arima aflijituak eman behar duen Jainkoaren eskuetan bere burua.

 

ARIMAK

        1. Ene Iauna, eta ene Jainkoa, eta guziz saindua, zaren benedikatua orai, eta mende guzietan, zeren zuk nahi izatu duzun guzia egiñ baita, eta zuk egiten duzun guzia bethi ona baita.

        Zure zerbitzaria boz bedi ez bere baithan, edo berze nor nahi denen baithan; baiñan xoillki zure baithan; zu zarenaz geroz ene egiazko bozkarioa, bai, ene Jainkoa, zu zare ene eparantza, ene khoroa, ene kontentamendua, eta ene loria.

        Eta egiazki, Iauna, zer du zure zerbitzariak zureganik izatu duena baizen, eta halere oraiño merezitu gabe.

        Gauza guziak zureak dire, zuk egiñ ditutzu, eta zuk eman ditutzu.

        Ni probea naiz, eta nekhatua ene gaztetasuneko denboratik, ene arima doloratzen da, eta batzuetan nigarretaraiño; altaratzen da maiz ene pasioneez garaitua izateko beldurrez.

 

        2. Zure bakearen bozkarioa nahi dut; zuk zure umeei ematen diozuten bakea galdegiten dut, eta khartsuki desiratzen dut zure konsoazioneen argia zeiña baita ume hekien bazka.

        Bake hura ematen badarotazu, eta isurtzen baduzu bozkario saindu hura zure zerbitzariaren arimarat, allegriazko kantez betheko da guzia, eta zelorekiñ hariko da zure laudatzen.

        Baiñan hastantzaen bazare harenganik, maiz egiten zaren bezala eziñ ibilliko da lausterka zure mandamenduko bidean; belhaunak aldi guzian flakatuko zaizko, eta haren eskuek eztute indarrik izanen bere bulharren iotzeko baizen, ikhusirik erori dela lehen zuen estatu dohatsutik: Noiz eta ere zure argiak haren brnaren gaiñean diztiantzen baitzuten, eta gerizatzen baitzinduen tentazione muthirien kontra zure hegalen itzalaz.

 

        3. Aita iustu, saindu, eta bethi laudatzekoa, ethorri da zure zerbitzariaren frogatzeko orena.

        Aita guziz maitagarria, iustu da zure zerbitzariak oren huntan zerbait paira dezan zure amoreagatik.

        Aita bethi adoragarria, huna non den ordua zeiñetan zuk eternitate guzitik ikhusi duzun bezala zure zerbitzariak kanpotik garaitua behar baitu izan aphur batekotz zurekiñ bethi bizitzekotz bizitze barreneko batez.

        Den beraz arbuiatua, den humiliatua, den gizonen begietan eroria, eta garaitua, sofrikariz kargatua, ahiduraz flakatua, zurekiñ batean argi berri baten alban bitz dadintzat, eta fiñean dohatsuen zorionaz zeruan goza dadintzat.

        Aita guziz saindua zuk horla manatu duzu, zuk horla nahi izatu duzu, eta zure ordenuen arabera garthatu da gauza.

 

        4. Ezen zuk zure maiteei egiten diozuten grazia da, hei indarra ematea guzien gogo onez pairatzeko zure amoreagatik, eta hei atsekabeak egortzea, plazer duzun aldi guziez, eta plazer duzun presuna guzien bidez.

        Ezen lurrean ezta deus gerthatzen zure probidenziaren ordenuz, eta konseilluz baizen: deus ezta egiten bere ethorkia zure borondate soberanoaren eztuenik.

        On izatu da enetzat, Iauna, humiliatu bainauzu, iakiñ dezadantzat, bide hortaz iustu egiten ditutzula gizonak, eta ene bihotzetik supherbiazko goratzapen guziak, eta burupe bano guziak khen detzadantzat.

        Progotxos da enetzat zeren ene bisaia ahalkeriaz estalia izatu baita. Ene konsolazioneak bilha detzadantzat hobeki zure baithan, ezen ez gizonen baithan.

        Hortik ikhasi ere dut zure iuiamendu gordeen beldur izaten: ikhusirik gaztigatzen duzula gaixtagiña bezala iustua ere; baiñan bethi iustuki, eta zuzenki.

 

        3. Esker darozut, o ene Jainkoa, zeren eztarozkidatzun gupidetsi zure gaztiguak; aitzitik zeren zure kolpeez porroskatu bainauzu, niri dolorea dolorearen gaiñean egorririk, eta barneko penei gorputzeko sofrikariak ere iuntaturik.

        Ezta deus ere ez zeruan ez lurrean ni konsola nazakenik baizen, zu. O, ene Iauna, eta ene Jainkoa, arimen miriku zerutik ethorria, zeiñak zaurtzen baigaituzu, eta sendatzen eramaten thonbaraiño, eta handik bihurarazten.

        Hedatu duzu zure besoa ene gaiñert eta zure zigorrada instrukzionetzat baliatuko zait.

 

        6. Huna non naizen esk aita guziz maitagarria; humiliatzen naiz, eta ematen dut neure burua bihotz onez zure gaztiguen azpian.

        Jazar zazu ene bizkarraren gaiñean, behera zazu ene buru superbioa; xuzen zazu ene borondate makhurra zurearen arabera.

        Egiñ nazazu zure dizipulu humill, eta jainkotiar, hala nola baitakizu egiten plazer duzunean, zu obedi zaitzadanzat den kheiñurik xumeenean.

        Neure burua, eta nik ditudan guziak ematen ditut zure gaztiguzko xigorraren azpian; hobeago dut mundu huntan gaztigatu bertzean baiño.

        Zuk ezagutzen ditutzu gauza guziak, jeneralean, eta partikularrean, eta ezta gure konzienzia barrenean deus estalirik zuretzat.

        Ethorkizuneko gauzak zure ezagutzan dire, ethor ditezen baiño lehenago; eta nihork eztarotzu irakatsi behar, zer lurrean iragaten den.

        Zuk badakizu zer dudan on berthutean aitziña goateko, eta zeiñ progotxos diren atsekabeak bizioen herdoilldura khentzeko.

        Egizu nitaz plazer duzun guzia, eta eztezazula arbuia ene arima bere bekhatuengatik, zeiñak nihork baiño hobeki zuk ezagutzen baituzu.

 

        7. Indazu grazia ez dezadan ikhas, iakiñ behar dudana baizen, ez dezadan maita maitatu behar dena baizen, ez dezadan lauda zure gogara denik baizen, eta ez dezadan arbuia zure desgogara denik baizen.

        Egidazu grazia ez dezadan gauzez iuia kanpoko itxurapenen arabera, eta ez nadiñ mintza iendeenganik aditzen ditudan hitz ariñen arabera; baiñan iuia dezadan gauza ageri direnez, eta espiritualez xuxenki, eta egiaren arabera, eta gauza guzien gaiñetik billha dezadan zure borondate sainduaren konplitzea.

 

        8. Gizonak enganatzen dire maiz bere sensuen arabera iuiaturik.

        Munduaren maitatzailleak enganatzen dire, halaber gauza ageri direnak eta iragankorrak baizen ez maitaturik.

        Gizon bat hobeagotzen othe da, zeren den handiagotzat idukia?

        Ez segur; eta gizon bat bertze batez laudatua, ezta bertzerik, baizen enganari bat enganatua bertze enganari batez: superbio bat bertze superbio batez, itsu bat bertze itsu batez, eri bat bertze eri batez: eta laudorio bano horiek baliatzen dire hobeki ohoratzeko baiño desohoratzeko, eta konfunditzeko.

        Ezen St. Franzes humillak erran duen bezala gizona hanbat da bere baithan zenbat baita zure begietan, o ene Jainkoa.

 

aurrekoa hurrengoa