www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

 

Komunione saindutik eztela arrazoin gutiz gibelatu behar.

 

JESU-KRISTOK

        1. Maiz hurbill du behar duzu grazien, eta miserikordien eztitasun, eta garbitasun guzien ithurbururat, senda zaitezentzat zure biziotarik, eta pasione desordenatutarik; eta borthitzago izan zaitezentzat, eta erneago deabruaren tentazioneen, eta enganio gaixtoen kontra.

        Ezen nola baitaki etsaiak zeiñ probetxu, eta laguntza handiak kausitzen diren komunione sainduan, bere egin ahal guziak egiten tu presuna Jainkotiarrak handik gibelatzeko, eta urruntzeko.

 

        2. Handik heldu da zenbaitek komuniatzerat preparatzeaz baitituzte tentazionerik borthitzenak.

        Maliziazko espiritu hura, zeiña kausitzen baita Jainkoaren umeen artean ere Iopen liburuaren errana den bezala, heldu da hekien nahasterat bere siñezia ardurazkoez, hekien altaratzerat beldurtasun banoez, duda, eta eskrupula arrazoin gabekoez hekien debozionea hozteko, eta fedea gutitzeko, agian gibelatuko direla alde baterat komunionetik, edo komuniatzen badute bederen egiñen dutela ephelki, eta antsikabeki.

        Baiñan ezta konturik egiñ behar haren artifizioez, eta hark egortzen dituen gogoetez zenbat izigarriak, eta ahalkagarriak badire ere, behar da garaitu bere arma propioez, eta egorri behar zaizko berari bere inspirazione lohiak.

        Arbuiatu behar da doakabe hura, eta burlatu behar da haren ahal guziez: zer nahi den atakada egiñ diezazun, zer nahi den nahasmendu altxa dezan zure baitan, eztuzu hargatik hastandu behar komunione saindutik.

 

        3. Maiz halaber debozionearen izateko lehia handiak, eta ungi konfesatu nahizko khexagune sobraniazkoak penatzen du espiritua, eta trabatzen komunione saindua.

        Segi zazu beraz zuhurren konseillua, khen zatzu zureganik khexaguneak, eta eskrupuluak, ezen hek apartatzen dute Jainkoaren grazia, eta agortzen debozionea.

        Etezazula komunione saindua utz zenbait altaramendu ariñ, edo espirituko pena xumegatik; baiñan zoaz berehala konfesatzerat, eta barkha diozozute bertzeei bihotz onez zuri egiñ darozkitzuten ofensak.

        Zeronek nihor ofensatu baduzu humilki barkhamendu eska zakizko, eta Jainkoak barkhatuko darozkitzu zure bekhatuak.

 

        4. Zer progotxu duzu konfesionearen horla luzatzeaz, eta komunionearen gibelatzeaz?

        Lehia zaite zure arimaren purgatzerat penitenziaz; arthikazu lehen bai lehen pozoiña kanporat, har zazu kontrapozoiña, gehiago irabaziko duzu horla, ezen ez luzamendutan ibilliz.

        Egun arrazoiñ batek gibelatzen bazaitu komuniatzetik, bihar benturaz handiago bat sorthuko zaitzu: manera hortan hañitz ziñaudezke komuniatu gabe, eta luzamendu horien ondoan kausi zintezke benturaz gutiago gai sakramenduaren errezibitzeko.

        Khen zatzu ahalik lasterrena beldurkhunde, eta gogo urritasun horiek, ezen ezta deusetakotz on khexagunetan egotea, egunak altaramendutan iragatea; eta sakramendutarik urruntzea, egun oroz gertha ditezken traba xumeengatik.

        Aitzitik kaltiar da hagitz komunionearen hanbat gibelatzea, ezen luzamendu horiek epheltzen dute, pisatzen, eta lohakartzen gure arima.

        Helaz! badire presuna laxo, eta antsikabe batzuk, zeiñen atsegiña baita bakhan konfesatzea, eta zeiñek gogotik gibelatzen baitute komunione saindua, bere buruen haiñ goardia hertsian egoterat obligatuak ez izateko.

 

        5. Oi ala Jainkoaren amudio, eta debozione guti baitute haiñ errexki komunione saindutik gibelatzen direnek!

        Oi ala dohatsua baita, eta Jainkoaren gogarakoa haiñ ungi bizi dena, eta bere konzienzia haiñ garbi dadukana, non gai bailiteke egun guziez ere komuniatzeko zillhegi balitzaio, eta egiñ ahal baleza begietan hartua izan gabe.

        Baldiñ norbait hastantzen bada noizik behiñ mahaiñ saindutik errespetuz, humilltasunez, edo bertze zenbait arrazoiñ onez, laudatzeko da.

        Baiñan epheltasunerat erortzen bada, behar du bere debozionea bixtu, eta bere ahalak egiñ, eta Jainkoak borondate ona maite duenak egiñen du gaiñerakoa.

 

        6. Zenbait arrazoiñ iustuk komuniatzerik gibelatzen badu, eta halere balin badu egiazko desira, eta xedea komuniatzeko, ezta gabetua izanen komunione onaren fruituez, eta progotxuez.

        Ezen arima onek egun guziez, eta oren guziez ere trabarik batere gabe komunia dezakete espiritualki, eta progotxurekiñ.

        Ordean badire denbora batzuk, eta egun berezi batzuk, zeiñetan behar baitute sakramentalki ere komuniatu amudio, eta errespetu handirekiñ, ene loria hobeki billhatzen dutela, ezen ez bere konsolazione propioa.

        Ezen salbatzaillearen inkarnazionea, eta pasionea debozionerekiñ gogoan darabillhagun guzian, eta harekiñ bat egiterat esaiatzen garen guzian espiritualki komuniatzen dugu, eta haren gorphutza errezibitzen begiek ikhusten eztuten manera batean.

 

        7. Baiñan beztagatik xoillki, edo usantzagatik komuniatzerat hurbiltzen dena, gutitan, izanen da gai ungi komuniatzeko.

        Dohatsu bere burua Jainkoari ofrendatzen dioena holokauztazko sakrfsizio bat bezala meza erraten edo komuniatzen duen aldi guzian!

        Meza erratean etzaitezela izan ez luzegi ez laburregi, begira zazu neurri arrazoiñezko bat eta segi zazu zurekiñ bizi direnen usantza ona, eta laudatzekoa.

        Etzaitezela izan bertzeentzat nekhagarri, edo penagarri, zabiltza bide komunaz, segi zazu zure aitziñekoek eman darotzuten exenplua, eta hobeki beha diozozu bertzeren progotxuari, ezen ez zure gutiziari, eta debozione propialari.

 

aurrekoa hurrengoa