www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXII. KAPITULUA

 

Bapederak ukho egiñ behar dioela bere buruari, eta bere gutiziei.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, zure buruari alde baterat ukho egiten ezpadiozu, libertate oso bat eziñ ardietsiko duzu.

        Badire batzuek bere eskuko izan nahi dutenak, bere buruen maitatzailleak, gutiziosak, kuriosak, horrat, hunat bethi dabiltzanak, bere aisiak bilhatzen dituztenak eta, ez Jesu-Kristoren gogarako gauak; bethi gogoeta berritan dabiltzanak, eta deseiñu iraupenezkorik behiñ ere hartzen eztutenak; eta hek guziak gathibu dire, eta amarratuak daduzkate haragiak, eta deabruak.

        Ezen Jainkoaganik heldu eztena desegiten da, eta erortzen da lauster ezdeusetarat.

        Orhoit zaite bethi hitz labur, eta perfekzione guzia zarratzen duen huntaz.

        Utzatzu guziak, eta kausituko tutzu guziak.

        Ukho egiozute zure pasioneei, eta edirenen duzu egiazko sosegua.

        Egia hori erabillazu maiz zure gogoan, eta obratzen baduzu, gauza guziak iakiñen tuzketzu.

 

ARIMAK

        2. Iauna ezta hori egun bateko lana, eta ez haur dosteta, hitz labur horiek zarratzen dute relijioneko perfekzione guzia.

 

JESU-KRISTOK

        Ene semea eztuzu gibela goan behar, eta bihotza galdu behar perfekzioneko bidea erakuxten zaitzunean, aitzitik altxatu behar duzu zure arima estatu gora hartarat, edo bederen ensaiatu zure desirez, harat igaterat.

        Oxala hartan baziñe, eta ethorri baziñe zeure buruaren ez gehiago maitatzeraiño; baiñan onesteraiño solamente ene borondate saindua, zeiña markatzen baizatzu zure aitziñdarien ordenuez.

        Oi ala orduan ene gogarako baitzintezke! eta zure bizia bakez, eta bozkarioz bethea bailiteke.

        Hañitz gauzez behar duzu oraiño billhuzi; zeiñak ezpaditut osoki enegatik utzi nahi ezpadituzu sekulan ardietsiko galdetzen duzuna.

        Beraz abisu ematen darotzut aberastekotz eros dezazun eneganik urre suan gori hura, zeiña agindu baitut, erran nahi da zeruko zuhurtzia mundu guzia oiñen azpian ostikatzen duena.

        Haren izteko arbuia zazu lurreko zuhurtzia guzia, eta utz atzu zure buruaren amudio, eta estimu guziak.

 

        3. Badirudi hitz horiez ertxatzen zaitudala gauzarik baliosenen despendioz, txarrenen, eta mezprezagarrienen erosterat.

        Ezen zeruko zuhurtzia hura bere buruarentzat estimurik eztuena iduriz xumea da hagitz, mezprezagarria, eta hurren ahanzmendurat eroria, eta zenbaitek hitzez ohoratzen badute ere akzioneez kontra egiten diote.

        Hura da bizkitartean perla preziatua, zeiña hañitzentzat estalia baita; eta haren balioa gutiz ezagutua.

 

aurrekoa hurrengoa