www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. KAPITULUA

 

Barreneko bakeaz.

 

        1. Haz zaite behiñdik behiñ zure bihotzean bakearen ezartzen, eta gero bertzeen artean emanen dukeku. Gizon bakezkoa progotxosago da bertzeentzat gizon sabanta baiño. Bere pasioneen gathibu den gizonak ona ere gaitzera itzultzen du, eta errexki siñhesten du bertzeez erraten den gaizkia, baiñan gizon baketiarrak guziak onerat aldatzen ditu.

        Bere baitan bakean den gizonak eztu nihortaz suspitxarik, baiñan gizon khexosa eta pausugabea hañitz suspitxa suertez bethea da, eta ez bere buruari, ez bertze nihori uzten dio halakoak bakerik. Mintzo da maiz erran behar ez lituzken gauzez, eta uzten ditu egiñ gabe gehienik egiñ behar lituzken gauzak. Artha handi du iakiteko bertzeak zertara diren obligatuak, eta berak uzten ditu egiñ gabe obligazionez egiñ behar lituzken gauzak. Duzun beraz zelo lehenik zure buruarentzat, eta gero bertzetara ere hedatuko dukezu.

 

        2. Badakiku xoill ungi zure hutsen eta falten gerizatzen eta bernuzatzen; eta ez ditutzu errezibitzen berzeek bere hutsen estaltzeko edo gutitzeko ekhartzen dituzten arrazoiñak ez liteke bada iustuago zure burua faltiar aithortzea, eta bertzeak faltatik deskargatzea?

        Nahi baduzu bertzeek iasan gaitzaten, iasan zatzu zuk ere bertzeak. Ikhusazu hortik zeiñ urrun zaren oraiño egiazko karitatetik, eta egiazko humiltasunetik, zeiñak ez baitu asarradurarik bere buruaren kontra baizen.

        Ez da gaitz bakezko izatea onekiñ eta mansoekiñ, natural da ezen bakea maitatzea, eta gure sentimenduko diren presunen onhestea. Baiñan grazia handi bat, eta berthute sendo bat behar da, buru gaitz eta errebesekiñ, desordenatuekiñ, makhurrekiñ, eta kontrestatsailleekin bakean bizitzeko.

        Badire presunak bere buruekiñ, eta bertzeekiñ bakea dutenak: badire bertze batzuk ez berekiñ ez bertzeekin bakerik ez dutenak bertzeentzat nekhagarri eta nekhagarriago beretzat.

        Bertze batzuk ez dire kontentatzen bere buruekiñ bakean izateaz, ensaiatzen dire bertzeei ere haren ematerat. Guziarekiñ ere zure bakea bizitze dohakabe huntan gareiño, hobeki datza trebesien humilki pairatzean, ezen ez atsekaberik gabe izatean. Zenbatenaz baitaki gizonak hobeki pairatzen, hanbatenaz du bake gehiago. Pazienzia duena da bere buruaren garatzaile, munduaren nausi, Jesu-Kristoren adiskide, eta parabisuko primu.

 

aurrekoa hurrengoa