www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII. KAPITULUA

 

Zeiñ progotxos den sofritzea.

 

        1. On da batzuetan guretzat penak eta trebesiak izatea, zeren hek gure baitan sararazten baikaituzte bizi garela, eta ez dugula eman behar gure esparanza munduko gauzetan.

        On da noizik behiñ kausi deitezen gure kontrestatzailleak, eta gutaz opinione gaixtoa dutenak, gure akzioneak, eta xedeak onak izan arren. Gauza hori maiz baliatzen da banagloriatik gure beiratzeko eta humiltasunean finkatzeko.

        Nihoitz ere ez dugu hobeki billhatzen gure barrenean Jainkoaren lekhukotasuna, eta aprobazionea nola kapotik gizonek arbuiatzen eta gaizki iuiatzen gaituztenean.

 

        2. Hargatik behar luke gizonak Jainkoa baitan hartaraiño bortistu, non ezbailuke munduko konsolazioneen billhatzeko beharrik.

        Zenbatenaz presuna prestu bat baita aflijituagoa edo tentatuagoa, edo gogoeta gaixtoez penatuagoa, hanbatenaz frogatzen du bere baitan hobeki Jainkoaren beharra, zeiñ gabe ezbaitagikegu deus onik.

        Orduan tristatzen, dago plaiñuz, eta othoitzez sofritzen tuen gaitzetarik libratua izateko. Unhatzen da haiñ luze bizitzeaz, eta hiltzea desiratzen du bere gathetarik libro, eta Jesu-Kristorekin bat izateko.

        Orduan ezagutzen du ezdela mundu huntan segurantza osorik, ez bake perfetik.

 

aurrekoa hurrengoa