www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. KAPITULUA

 

Jainkoaren hitzak humiltasunekiñ entzun behar direla, eta hanitzek eztituztela hek aski pisatzen.

 

        1. Ene semea adi zatzu ene hitzak hitz eztitasunez betherikakoak, ziñek ixitzen baitute infinituki munduko zuhurren iakintasun guzia.

        Ene hitzak espiritu eta bizitze dire, eta eztute sensu humanoaren arabera neurthuak izan behar.

        Etzazula hetan bilha konplazenzia bano bat: baiñan entzun zatzu ixiltasun handi batean, eta har zatzu berotasun eta zelo hañitzekiñ.

 

        2. Dohatsua da, zuk argitzen duzuna, o ene Jainkoa, eta zeronek zure legea irakasten diozuna bere atsekabezko egunetan deskansuak emateko, eta mundu huntako miserietarik atheratzeko.

 

JESU-KRISTOK

        3. Nik argitu ditut hatsetik profetak, eta orai ere ni bethi mintzo natzaiote gizonei.

        Baiñan gehienak gor dire, eta sentimendu gabe ene bozarentzat.

        Jainkoa baiño gogotikago aditzen dute mundua, et hobeki behatzen diote bere haragiaren gutiziei, ezen ez Jainkoaren nahiei.

        Munduak agintzen tu ontasun iragankorrak, eta mesprezagarriak, eta zerbitzatua da beroki; nik agintzen ditut ontasun soberanoki handiak, eta bethi iraunen dutenak, eta gizonak nagi dire, eta hotz enetzat.

        Nork hanbat artharekiñ, eta kharrekiñ obeditzen, eta zerbitzatzen nau ni, nola mundua, eta munduko handiak egiten baitire?

        Gorri zaite Sidon, dio itsasoak, edo hobeki ahalka zaite arima giristiñozkoa, dio munduak; arrazoiña galdetzen baduzu, huna non den.

        Bide haiñitz egiten da benefizio xume baten izteagatik; eta urhats bat ere doidoia nihork egiñ nahi du bizitze eternalagatik?

        Hañitz nekhez bilhatzen da gauza txar bat; ezdeusgatik altxatzen dire hauzi ahalkagarriak; airezko esparantza batek, edo agintza bano batek gabak, eta egunak iraganarazten darozkigu nekhe eta borroketan.

 

        4. Baiñan oi gure laidoa, uzkur gare den nekherik xumeenaren hartzerat ontasun eternal batengatik, golardo eziñ aski estimatuzko batengatik, ohore soberano, eta loria neurri gabe batengatik.

        Ahalka zaite beraz zerbiztari laxo, eta errenkuratia ikhusteaz hanbat iende bere kaltetako gauzentzat lehia gehiago dutenak, zuk zure salbamendukoentzat baiño; eta itxurapenezko ontasunetan atsegiñ gehiago hartzen dutenak zuk egiazkoetan baiño.

        Bizkitartean maiz enganatuak gerthatzen dire bere esparantzetan, baiñan ene aginztak eziñ salatuzkoak dire, eta ene baitan esperantza eman duena eztut hutsik egorri egundaiño.

        Emanen dut agindu dudana, erran dudana konplituko dut; baldiñ ene zerbitzariak fiñeraiño irauten badu ene amudioan.

        Nik onak handiroki sariztatzen ditut: Ordean lehenago frogantza dorphetan ezartzen ditut.

 

        5. Eskriba zatzu ene hitzak zure bihotzean, eta maiz gogoan erabill zatzu, behartuko zaizkitzu tentazioneko denboran.

        Ezpaditutzu aditzen irakurtzean, adituko ditutzu nik bisitatuko zaitudan denboran.

        Bi maneraz bisitatzen ohi ditut neure hautetsiak, tentazioneez, eta konsolazioneez: eta egunoroz bi lekzione fuerte ematen diotzatet: bata utz dezatenztat bere eskasak: bertzea berthuteak ardiets dezatentzat.

        Lekzione horiek hartu ondoan: arbuiatu dituena, hekien gaiñean kondenatuko da azken egunean.

 

OTHOITZA

Debozionearen grazia adieraztekotzat

        6. Ene Jauna eta ene Jainkoa, zure baithan dire ene ontasun guziak, eta ni zer naiz ausartatzeko zuri mintzatzerat?

        Ni naiz zure zerbitzarietan den mendreena, eta on guziez gabetuena, ezteusago lurreko harra baiño, nerorrek dakidan, eta erran ahal dezakedan baiño milletan dohakabeagoa, eta mezprezagarriagoa.

        Guziarekiñ ere orhoit zaite Jauna, ez naizela deus, eta eziñ deus dagikedala.

        Zu zare bakharrik ona, iustua, eta saindua, zuk dakizkitzu guziak, zuk ematen tutzu guziak, zuk bethetzen tutzu guziak, lekat bekhatorea, zeiña uzten baituzu zure ontasunez gabetua.

        Orhoit zaite zure miserikordiez, bethe zazu ene bihotza zure graziez zuk zeiñak ezpaituzu nahi zure obrak izan ditezen eskasak.

 

        7. Nola neure burua iasan dezaket bizitze dohakabe hunetan? zure graziak, eta miserikordiak ezpanaute borthizten.

        Etzazula itzul eneganik zure bisaia, eta eztezazula luza zure bisita, ez nazazula gabe zure konsolazioneez, ene arima zure aitziñean egiñ eztadintzat lur agor, eta idor baten pare.

        Jauna irakats diezadazu zure nahiaren egiten, irakats diezadazu zure aitziñean humilki eta digneki ibiltzen; ezen zu zare ene zuhurtzia zuk ezagutzen nauzu egiazki naizen bezala, zuk ezagutzen nauzu nintzen baiño leheango, bai eta ere mundua kreatu baiño lehenago.

 

aurrekoa hurrengoa