www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITULUA

 

Nork bere burua examinatu behar duela mahaiñ saindurat hurbildu baiño lehen, eta hartu bere eskasen uzteko deliberazione fermu bat.

 

JESU-KRISTOK

        1 Aphezak, digneki misterio sainduen zelebratzeko eta errezibitzeko, behar duen lehenbiziko artha da, hetarat hurbiltzea humiltasun egiazko batekiñ, errespetu handi batekiñ, fede oso batekiñ, eta Jainkoaren ohoratzeko xede phuru, eta xuxen batekiñ.

        Examina zazu beraz ungi zure konzienzia, eta ahal guziaz garbi zazu kontrizione, eta konfesione humill baten bidez; halako maneraz non ez bailaiteke zure baitan geldi notharik, zu haiñ ontasun handitik hastan ahal zaitzakenik.

        Duzun urriki miñ bat jeneralean zure bekhatu guziez; baiñan duzun damu berezi bat egun oroz egiten ditutzun hutsez.

        Eta denborarik asko baduzu, konfesa diotzotzu Jainkoari zure bihotzaren barrenean zure pasioneek zure baitan kausatzen dituzten miseria guziak.

 

        2. Duzun damu handi bat zure burua ikhusteaz oraiño sensuen plazeretarat haiñ emana, eta munduarekiñ haiñ iosia, haiñ guti mortifikatua eta, gutizia desordenatuez haiñ bethea.

        Haiñ guardia gabea zure sensuen gaiñean, imajinazione banoez haiñ nahasia.

        Haiñ errexa zure baitharik ilkhitzerat, eta kanpoko gauzetan barraiatzerat, haiñ antsikabea zure barnearentzat.

        Haiñ ekharria hirri egiterat eta dostatzerat haiñ gogorra urrikiarentzat, eta nigarrarentzat.

        Haiñ laster gorphutzeko aisiak, eta atsegiñak billhatzen dituena; haiñ nekhez penitenziaren garraztasunak hartzen dituena.

        Haiñ kurios berrien aditzeko, eta gauza ederren ikhusteko; haiñ etsai humiliazione guzientzat.

        Haiñ gosea ontasunen biltzeko; emateaz doanean haiñ beiratua; haiñ hertsia hekiñ itxekitzeko.

        Haiñ guti beiratua mintzatzean, ixillik egoten haiñ guti usatua.

        Haiñ guti erregelatua bizitzean, haiñ inperfeta manera guzietan.

        Haiñ emana ian edanerat, haiñ gorra Jainkoaren hitzaren aditzerat.

        Pausuaren haiñ maitatzaillea, haiñ lanaren etsaia.

        Haiñ etzarria elkheen aditzeko; haiñ lotia khoroan kantatzeko.

        Haiñ khexatua fiñkatzeko, haiñ gogo barraiatua othoitzeko.

        Haiñ antsikabea Elizako ofiziotan, haiñ ephela mezan, haiñ agorra komunionean.

        Haiñ errexa zure baitharik ilkhitzeko, haiñ gaitza zure barnerat bihurtzeko.

        Haiñ lasterra asarratzeko, haiñ errexa bertzeen ofensatzeko.

        Haiñ ariña zure iuiamendutan, haiñ dorphea zure mehatxutan.

        Haiñ lorios, eta alegera gauzak ungi doazkitzunean, flako, eta bihotz eroria zure nahigabetan.

        Haiñ franko, eta jeneros deliberazione hartzean, haiñ laxo, eta agor hekien konplitzean.

 

        3. Eskas horiek, eta horlako bertzeak Jainkoaren aitziñean auhendatu, eta konfesatu ondoan, eta zure flakotasunaz behar den dolorea konzebitu ondoan, har zazu deliberazione fermu bat zure bizitzearen xuxentzeko, eta ethorkizunerat berthutean aitziña goateko.

        Egizu gero zure bihotzaz aldare bat, eta han ofrenda zakizkit osoki bethiereko sakrifizio, edo holokostatzat: utzatzu ene eskuetarat zure gorphutza, eta zure arima ene zerbitzatzeko borondate fermu batekiñ.

        Manera hortan egiñen zare gai Jaiknkozko misterioen zelebratzeko, eta ene gorphutzaren sakramendua zure arimaren probetxu handitan errezibitzeko.

 

        4. Ezen ezta ofrendarik Jainkoarentzat digneagorik, eta nahikarazkoagorik, ez eta, satisfakzionerik gare bekhatuen urratzeko hobeagorik, eta probetxosagorik, nola nork bere burua phuruki, eta osoki ofrendatzea Jesu-Kristoren gorphutzarekiñ batean mezako sakrifizioan, eta komunione sainduan.

        Gizonak egiten badu bere egiñahala, eta bere bekhatuez egiazko urrikimendu bat harturik heldu bazait barkhamendu galdetzerat: Iuramentu egiten dut neure buruaz, dio Jainko launak, eztudala nahi bekhatorearen heriotzea, nahiago dudala, konberti dadiñ, eta bizi dadiñ; eta konbertitzen bada ahantziko ditudala osoki haren bekhatuak, eta jeneralki guziak barkhatuko diotzadala.

 

aurrekoa hurrengoa