www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

V. KAPITULUA

 

Gogo guzia eman behar dugula gure buruen ezteustazunean eta Jainkoaren handitasunean pensatzen.

 

        1. Eztugu behar gure baitan sobra fidatu, zeren eta maiz eskaz baitugu grazia, eta espirituko argia. Eztugu gure baitan airaio xume bat baizen, zeiña laster galtzen baitugu gure antsikabez, eta gehienean haiñ itsu gare non ez baitugu ezagutzen gure itsutasuna ere.

        Maiz gaizki egiten dugu, eta gaizki egiña gure aitzekiez gaizkiago gerizatzen.

        Batzuetan uste dugu zeloak garabiltzala, eta pasioneak baikarabiltza.

        Mehatxatzen ditugu bertzeak falta xumeen gatik, eta gure buruei hutsik handienak ere, barkhatzen diotzogute.

        Biziki sentitzen ditugu eta gure hitzez berretzen bertzeenganik pairatzen ditugunak, eta ez gare akordatzen ere zer bertzeei pairarazten dioguten.

        Gure obrak zorrozki eta xuxenki pisatzen bagintu, ez ginduke lekhuric bertzeen hertsiki iuiatzeko eta kondenatzeko.

 

        2. Barreneko bizitzeaz bizi den gizonak artha guzien aitziñean darabilla bere arimaren artha, eta bere buruaren gaiñean atzarria dagoena guti minzo da bertzeez.

        Etzare sekulan izanen debot eta barrenkoi, ez baduzu ikhasten zure buruaren gaiñean atzarririk egoten, eta bertzeen egitekoak alde batera uzten.

        Zure gogoan ez bada Jainkoa eta gure burua baizen kanpoan ikhusten ditutzun gauzek guti mobituko zaituzte.

        Non zare zure buruaren bistan etzarenean, eta zure baitan gogoa eztuzunean? Eta zer probetxu gelditzen zaitzu zure buruaren artha largaturik, kanpoan gogoa ibilliz haizatu zaitzunean?

        Nahi baduzu barreneko bakeaz gozatu, eta Jainkoaren adiskide egiazko izan, emozu zure buruari kontu, eta ahantzazu bertze guziak.

 

        3. Hagitz aitziñatuko zare berthutean gauza iragankorren artha uzten baduzu, baiñan hei lotzen bazaizkote hagitz gibela egonen zare.

        Eztezazula estima badela deus handirik, gorrarik, agradagarririk, edo baliosik Jainkoa baizen, eta Jainkoaganik heldu denik baizen.

        Banotzat eta ezdeustzat idukatzu kreaturenganik heldu diren konsolamendu guziak.

        Jainkoa maite duen arima haren azpian ematen da eta altxatzen da denbora berean bertze gauza guziez gorago.

        Jainko xoillak bere izate neurri gabekoaz, eta fiñ gabekoaz egiten du arimaren konsolazionea, eta bihotzeko bozkario egiazkoa.

 

aurrekoa hurrengoa