www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITULUA

 

Nola Jainkoa baita guzien fiña, eta azken xedea, hari behaturik egiñ behar direla gauza guziak.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, dohatsu izan nahi baduzu, nik behar dut izan zure xede azkena, eta soberanoa; xede horrek xahutuko ditu zure bihotzeko afekzioneak, zeiñak maizegi zure baitharat, eta kreaturetarat baitaramatzate.

        Ezen zerbaitetan zure burua bilhatzen baduzu eroriko zare berehala flakeziarat, eta agortasunerat.

        Niri behar darotazu beraz gauza guzietan behatu gauza guzien xede prinzipalari bezala; ezen nik gauza guziak eman darozkitzut.

        Ontasun guziak idukatzu ontasun soberanotik ethorriak bezala, eta ene ganat bere ethorkira gisa bihurtu beharrak bezala.

 

        2. Eneganik ithurburu bizi batetik bezala, xumeek, eta handiek, pobreek, eta aberatsek hartzen tuzte graziaren urak, eta grazia bat brtze grazia baten saria da ni bihotz onez zerbitzatzen nautenentzat.

        Baiñan nork ere nitaz kanpoko ontasun batean eman nahiko baitu bere loria, eta atsegiña, eztu izanen behiñere bozkario ungi finkaturik, ez sosegu egiazkorik bere bihotzean; aitzitik, haren trabak, eta hersturak berretuko dire gerorat gehiago.

        Ez beraz eman zure kontuan, edo bertzenean ungirik edo berthuterik, baiñan gauza guziak bihur Jainkoari, zeiña gabe gizonak ezpaitu deus.

        Nik eman darozkitzut guziak, eta nik nahi dut guziak posedi dezatzun; baiñan halaber nahi dut hertsiki bihur dietzakidatzun, zor zaizkidan eskerrak.

 

        3. Horra egia bat, banaloria guziak sunsitu behar dituena.

        Jainkoaren grazia eta egiazko amudioa zure bihotzean sartzen badire, ezta han gehiago izanen ez inbidiarik, ez tristeziarik, ez amudio propiorik.

        Ezen Jainkoaren amudioak garaitzen tu gauza guziak, eta berretzen arimaren indarrak.

        Egiazki zuhurra bazare emanen duzu ene baithan zure bozkario, eta esparantza guzia, zeren ezpaita nihor onik Jainko xoilla baizen, zeiñak behar baitu izan gauza guzien gaiñetik laudatua, et guzietan benedikatua.

 

aurrekoa hurrengoa