www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVIII. KAPITULUA

 

Nola behar dugun kanpoko gauzetan konportatu, eta Jainkoaganat ihesi egiñ hirriskuetan.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, lekhu, okasione, eta lan guzietan duzun artha handi bat libro izateaz zure barrenean, eta zure kanpoaren nausi.

        Gauza guziak diren zure azpioko, eta zu ez baten ere; izn zaitezentzat zure akzioneen nausi, eta ez esklabo.

        Manera hortan gathibutasun guzietarik libraturik, israeldar egiazko bat bezala iraganen zare Jainkoaren umeen kondizionerat, eta libertaterat.

        Zeiñak altxatzen baitire denbora huntako gauzez gorago, ontasun eternaletan gogoa finkatzeko.

        Zeiñek ezkerreko begiaz behatzen baitiote ontasun iragankorrei, eta eskuiñaz zerukoei.

        Zeiñak haiñ guti kreaturen esklabo iartzen baitire, non kontrarat hek arrimatzen baitituzte kreaturak Jainkoaren zerbitzuan, berak kreaturetan eman duen ordenuaren arabera, zeiñetan ezpaita deus makhurrik; baiñan gauza guziak egiñak baitire kreatzaillearen ohoreko.

 

        2. Baldiñ fermu bazaude munduko gerthakari guzietan; ezpaduzu iuiatzen ikhusten, edo aditzen ditutzun gauzez kanpoko idurien arabera, eta haragizko begiz.

        Aitzitik okasione guzietan sartzen bazara Moise bezala tabernaklean barna, Jainkoari konseillu galdetzerat, maiz adituko ditutzu haren errepusta dibinoak, eta handik ilkiko zare haiñitz gauza oraiñgoez, eta gerokoez argitua.

        Ezen Moise bethi tabernaklerat zioan argi, eta konseillu billha gauza gaitz, eta dudazkoetan; othoitzerat egiten zuen bere ihesa gizonen maleziak hirriskutan ematen zuenean.

        Zuk ere manera berean sarthu behar duzu zure bihotzeko tabernaklean, Jainkoari mintkiago bere laguntza galdegiteko.

        Ezen irakurtzen dugu eskritura sainduan Josue, eta Israelgo umeak Gabaondarrez enganatuak izatu zirela, zeren ezpaitzuten artha izatu gauza guziak baiño lehen Jainkoari konseillu galdetzeko, zeren errexkiegi siñhetsi baitzituzten hekien hitz eztiak, eta urrikalmendu falso batez ukitzerat utzi baitzituzten bere buruak.

 

aurrekoa hurrengoa