www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITULUA

 

Jainko xoilla baithan bilhatu behar dugula gure konsolazionea, eta sosegua.

 

ARIMAK

        1. Ene Jainkoa, eztitut hemen igurikitzen; baiñan eternitatean ene deskansukotz desira edo pensa ahal detzakedan gauza guziak.

        Munduko konsolazione guziak neronek banitu ere; eta lurreko atsegiñ guziez goza banendi ere, segur da ez litezkela hek guziak denbora luzetako.

        Beraz o ene arima eziñ kausi dezakezu bozkario oso, eta perfetik zure Jainkoa baithan baizen, zeiña baita pobreen konsolatzaillea, eta humillen habea.

        Idurikazu aphur bat ene arima igurikazu konpli daitezen Jainkoaren agintzak, eta ontasun guzien bethetasuna izanen duzu zeruan.

        Jainkoaren ordenuen kontra oraingo ontasunak desiratzen baitutzu ontasun eternalak galduko tutzu.

        Munduko ontasunez balia zaite eta zerukoak desira zatzu.

        Ontasun iragankorrek etzaitzakete osoki kontenta, zeren ezpaitzare egiña hetaz gozatzeko.

 

        2. Munduko ontasun guziak bazintu ere etzintezke hargatik dohatsu, ezen Jainko gauza guzien kreatzaillea baithan datza zure egiazko zoriona.

        Bai Jainko xoillak egiten du gure dohatsutasuna, ez munduaren maitatzailleak prezatzen duten bezalakoa; baiñan Jesu-Kristoren zerbitzari leialek igurikitzen duten bezalakoa, eta arima garbiek, eta bere gogo, eta desira guziak zeruan dituztenek noizik behiñ mundu huntan berean gustatzen duten bezalakoa.

        Mundu huntako konsolazioneak falsoak dire, eta laburrak.

        Ezta atsegiñ egiazkotik, eta iraupenekorik Jainkoak bihotzaren barrenean sentiarazten darokuna baizen.

        Gizon iainkotiarrak berekiñ darabilla lekhu guzietarat Jesus-Kristo bere konsolatzaillea, eta erraten dio aldi guzian: Jauna lagun zakizkit denbora, eta lekhu guzietan.

        Den ene konsolazionea gizonen konsolazionerik ez nahi izatea.

        Eta zure konsolazionea faltatzen bazait ere, zure borondatea, eta zure frogatzak balia dakizkit.

        Ezen zure kolerak eztu bethi iraunen, eta zure dixiduak eztire eternalak izanen.

 

aurrekoa hurrengoa