www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITULUA

 

Barreneko agortasunez eta desgustuez.

 

        1 Ezta gaitz gizonen konsolazionean arbuiatzea Jainkoaren konsolazioneak gustatzen ditugunean. Baiñan berthute hagitz handi bat behar da konsolamendu batzuez, eta bertzeez gabetua bizitzeko, eta Jainkoaren loriagatik gabetasun hura gogo onez pairatzeko, nork bere burua deusetan ere ez billhatzeko, eta bere merezimenduari ez batere behatzeko.

        Ezta miresteko bozkario sentitzen baduzu grazia zureganat iausten denean. Nork eztaduka bere burua dohatsu momentu zorionezko hartan?

        Bere gogara dabilla graziak darabillana: eta ez da mirakullu ez bazaitzu deus pisu iduritzen, Jainko guziz podorosak sustengatzen eta gidatzen gaituenean.

 

        2. Atsegiñ dugu bethiere kausitzeaz zerbait konsolagarri; eta nekhez gure buruei ukho egiten diogute.

        Iondoni Laurendi martir handi hark garaitu zuen mundua bere Ipizpiku sainduak bezala, hemengo atsegiñak eta xarmak ostikaturik, bai eta oraiño pazientki pairaturik apartatua izatea Sixto Aita saindua hagitz samurki maite zuenaganik.

        Manera hartan Jainkoarentzat zuen amudioaz garaitu zuen gizonarentzat zuen amudioa, eta konsolazione humanoa utzirik segitu zuen Jainkoaren nahia.

        Hortik ikhasazu behar duzula utzi Jainkoagatik zure adiskiderik maiteena eta beharrena.

        Ez bekizu damu adisakide batek uzten zaituenean, orhoit zaite noizbait berdin behar degula elkharganik separatu.

 

        3. Gudu luze eta dorphe bat egiñ behar dio bere buruari gizonak, bere burua osoki garaituko badu, eta bere afekzione guziak Jainkoaganat itzuliko baditu.

        Bere baitan sustengatzen dena errexki iausten da munduko konsolazionetarat.

        Baiñan Jesu-Kristo zin-ziñez maite duena, eta berthuteari arthoski darraioena ez da beheititzen gizonen konsolamenduetarat, eta ez abiatzen sensuen araberako solaiimenduen ondoan, aitzitik lotzen kaio debozionezko pratikarik gaitzenei, eta nekherik gogorrenak iasaten ditu Jesu-Kristoren amorea gatik.

 

        4. Hala Jainkoak egortzen darotzunean barreneko konsolazionerik, har zazu eskerrekiñ, eta pensa zazu hark egiten darotzun dohaiñ bat dela hura; eta ez zuk irabazirikako sari bat.

        Ez duzun orduan buruperik, ez bozkario sobrarik, aitzitik izan zaite humillago; zure gaiñean atzarriago, zure akzione guzietan beldurtiago; ezen oren dohatsu hura iraganen da eta tentazioneko denbora ethorriko da.

        Barreneko eztitasun hartaz gabetzen zarenean, ez bekizu eror bihotza, baiñan humiltasun, eta pazienziarekiñ idurikazu bihur dakikun; ezen aski botheretsu da Jainkoa zuri emateko fagore bera, eta oraiño abundantkiago.

        Konportamendu hori ez da berria, ez mirestekoa Jainkoaren bideak egagutzen dituztenentzat; Profeta zaharrek eta Saindurik handienek frogatu dituzte ezen bere baitan ganbiantza horlakoak.

 

        5. Hargatik Errege Profetak graziazko abundanzian erraten ohi zuen: Nik erran dut neure abundanzian, ez naiz sekulan mobituko edo aldaratuko. Orduan grazia hura harenganik hastandu denean, berenez zeiñ flakoa zen frogaturik, dio: Itzuli duzu eneganik zure begitartea, eta erori naiz altaramenduan.

        Halere bada ez du galtzen bere esparantza, aitzitik khar gehiagorekiñ othoizten du Jainkoa, eta diotzo: Iauna, ene oihua altxatuko dut zureganat, eta egiñen darotzut ene othoitza. Eta fiñean markatzen du ardietsi duela galdetu duena, dionean: Iaunak entzun nau, eta urrikaldu natzaio, ene Jainkoa egiñ da ene laguntzaille.

        Baiñan adi zagun zer laguntza egin dioen, dio: Iauna, ene plainuak ganbiatu ditutzu bozkariorat, eta inguratu nauzu alegranziaz.

        Saindurik handienei horla gerthatu bazaie, guk gaxo eta herbalek ez dugu esparantza galdu behar, batzutan khartsu, eta bertzetan hotz ederiten bagare, zeren Jainkoaren espiritua hurbiltzen eta urruntzen baita berak plazer duen bezala.

        Hargatik diotso Jopek Jainkoari: Goizetik gizona bisitatzen duzu eta berehala

ondoan frogatzen duzu harenganik apartaturik.

 

        6. Zeren gaiñean beraz fida ahal naiteke eta zertan eman ahal dezaket neure esparantza baizen Jaikoaren grazian, eta haren miserikordian?

        Ezen nahiz aurkhi nadiñ presuna prestuekiñ eta arima sainduekiñ, edo adiskide leialekiñ; nahiz irakur detzadan liburu sainduak eta Jainkozko gauzez mintzo direnak, nahiz kanta detzadan edo entzun detzadan kantatzen himnoak, eta Elikako bertze kantak; horietan guzietan laguntza eta deskansu guti kausitzen dut graziaz billhuzia; eta neure miseriarat largatua balin banaiz.

        Orduan erremedio hoberena da pazienzia, eta gure buruen abandonamendua Jainkoaren nahirat.

 

        7. Ez dut egundaiño kausitu gizonik haiñ debotik eta kharsurik zeiñez ez baitu frogatu bere burua graziaz gabetua, eta lehen zuen berotasunetik epheldua.

        Ez da egundaiño izatu saindurik hartaraiño argiturik, edo haiñ gora althaturik, zeiña ez baita lehenxe edo geroxe izatu tentazioneez humiliatua.

        Jainkoaren amoreagatik gudu handirik iasan ez duenak ez du merezi kontenplazione gora batetara altxatua izatea.

        Ezen presenteko tentazionea da marka konsolazioneak laster ethorri behar duelakoa: hortaz konsolazioneak etzaizte ere bertzeei agintzen, lekhat atsekabeez frogatuak izan direnei baizen, dio ezen Jainkoak: Biktorioz izanen denari emanen diot iatera bizitzearen arbolako fruitutik.

 

        8. Ezen grazia suerte horiek ematen zaizko gizonari sendoago izan dadintzat sofrikarien pairatzeko, eta berriz nahigabeak egortzen zaizko bere baitan altxa ez dadintzat grazia hekiengatik.

        Hala zaude bethi prest gudu egiterat, ezen deabrua ez datza lo, haragia ez da hilla, eskuiñ, eta ezker baitutzu etsaiak behin ere pausatzen ez direnak.

 

aurrekoa hurrengoa