www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LV. KAPITULUA

 

Naturalezaren korrupzioneaz, graziaren beharraz, eta hark arimetan egiten dituen efektuez.

 

ARIMAK

        1. Ene Iauna, eta ene Jainkoa, zure imaginarat, eta idurirat kreatu nauzuna, indazu bada zure grazia hura zeiñaren handitasuna, eta beharra haiñ ungi erakutxi baitarotazu; garai dezadantzat ene naturaleza gaixtoa, zeiñak bethiere bekhaturat, eta heriotzerat bainarama.

        Ezen sentitzen dut ene haragian bekhatuaren legea, espirituaren legeari kontra egiten dioena zeiñak gathibu itxekitzen bainau, eta maiz ergiten baitaozkit sensuen nahikarak.

        Hala eziñ garai deaket ene pasioneen indarra zure grazia ezpada ethortzen ene bihotzerat, ene laguntzerat, eta borthizterat.

 

        2. Zure graziaren, eta grazia handiaren beharra dut hezteko naturaleza bat, haste hastetik gaitzerat ekharria.

        Ezen naturaleza hura lehenbiziko gizonaren bekhatuaz gaixtatua, eta pozoatua izatu da, eta bekhatu haren pena iautsi da Adamen ume guzietarat.

        Halako maneraz bai non naturaleza ona, eta eskas gabea zelarik zuk kreatu zinduenean, orai haren izena ematen baizaio bizioari, eta flakeziari; zeren eta naturaleza hark graziaz ezpada lagundua lurrerat, eta bekhaturat baikaramatza.

        Hark orai duen indar aphurrak su iñar bat dirudi hautsaz estalia, eta su iñar hura arrazoin naturala da illhunbeez estalia, ziñaren artetik egiten baita oraiño ungiaren; eta gaizkiaren, egiaren, eta gezurraren artean berezkoa, eta diferenzia; eztuelarik arren ahala ungi zaionaren egiteko, gabetua delarik egiaren ezagutza osoaz, eta haren desirak eztirelarik iustuak, eta inozentak.

 

        3. Hargatik, ene Jainkoa, zure legean lakhetzen zait, eta maitatzen dut barreneko gizonaren arabera, baitakit, ona dela, iustua, eta saindua dela, kondenatzen dituela gaizki guziak, eta irakasten darokula bekhatuaren higuintzen.

        Baiñan haragiak bekhatuaren legearen azpian ematen nau; eta sensuen gutiziak hobekiago egiten ditu arrazoinarenak baiño.

        Handik heldu da, kausitzen baitut ene baithan ungiaren egiteko nahia, eta ezpaitut kausitzen haren konplitzeko ahala.

        Deliberazione onak hartzen ditut: baiñan nola ene flakotasunean eskasten baitzait hagoan egoteko behar dudan grazia, den trabarik xumeena edireten dudanean flakatzen naiz, eta bihotza erortzen zait.

        Hala ezagutzen dut perfekzionearen bidea, eta badakit zer behar dudan egiñ haren ardiesteko; baiñan ene korrupzionearen karga pisuak zapaturik eziñ harat hel naiteke.

 

        4. Oi, ene Jainkoa, ala zure graziaren behar bainaiz ungiaren hasteko, hartan aitziñatzeko, eta haren osoki akhabatzeko.

        Ezen hura gabe eziñ deus dakiket; baiñan gauza guzien egiteko gai naiz hartaz borthiztua naizenean.

        O grazia zeruko dohaiñ egiazkoa, zeiña gabe ezpaita merezimendu propiorik, eta zeiña gabe naturalezaren dohaiñ guziak ezpaitire deus.

        Hura gabe gizonaren iakintasuna, eta antzea, aberastasuna eta edertasuna, indarraren, eta bihotzaren handitasuna, espiritua, eta hitz ederrak, eztire deus zure begietan, o ene Jainkoa.

        Ezen naturalezaren abantaill horiek ematen zaizkote onei bezala gaixtoei ere, grazia, eta Jainkoaren amudioa da hautetsien dohaiña berezia, hartaz merezitzen dute bizitze eternala.

        Haiñ gauza handia da grazia, non profeziazko espiritua, mirakuiilluen obratzeko dohaiña, eta kontenplazionerik gorena ere ezpaitire hura gabe prezatzeko.

        Fedea bera, esparantza, eta bertze berthuteak eziñ daitezke zure gogarako, o ene Jainkoa, grazia, eta kharitatea gabe.

 

        5. O grazia dohatsua, ziñak espirituz pobre direnak berthutez aberats egiten baititutzu, eta zeruko dohaiñez betheak direnak humill baitaduzkatzu!

        Iauts zaite ene arimarat, zato ene ganat, eta goizetik betje nazazu zure konsoalzioneez, beldurreez nekheak, eta agortasunak flakaturik eroraraz nazaten.

        Othoizten zaitut, o ene Jainkoa, bethi kausaraz nazazu zure grazian zure aitziñean.

        Ezen asko dut zure grazia, naturalezak desiratzen dituen bertze gauza guzietarik izaten ezpanu ere.

        Zer nahi den tentazione, edo atsekabe gertha dakidan ez naiz deusen ere beldur izanen zure grazia enekiñ deiño.

        Hark borthizten nau, gidatzen, eta laguntzen nau.

        Ene etsai guziek baiño indar gehiago du, eta argi gehiago munduko zuhur guziek baiño.

 

        6. Hark irakasten du egia, hark xuxentzen bizitzea, hark argitzen bihotza, arintzen penak, eta atsekabeak, khentzen tristezia, eta beldurra, hazten debozionea, eta isu penitenziazko nigar sainduak.

        Zer naiz ni hura gabe, egur ihar bat sukoz baizen on eztena?

        Beraz, ene Jainkoa, zure graziaz prepara nazazu aitziñetik, eta grazia hura lagun bekit bethi, eta atzarria iduk benaza kontiño obra onen egiterat. Jesus-Kristo zure semea Iaunaren merezimenduak gtik. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa