www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITULUA

 

Agertu behar diotzogula gure beharrak Jesu-Kristori, eta galdetu bere grazia.

 

ARIMAK

        1. Ene Salbatzaille, guziz eztia, eta maitagarria, zeiñaren orai errezibitzea desiratzen baitut egiazko debozione batekiñ.

        Ezagutzen ditutzu ene flakeziak, eta ene beharrak.

        Badakizu nolakoak diren ene gaitzak eta bizioak, eta zeiñ maiz naizen penatua, tentatua, altaratua, khexatua, eta bekhatuz ere lizundua.

        Heldu naiz zureganat erremedio bakharrerat bezala, othoitzten zaitut, konsola nazazu, eta ariñ dietzakidatzu ene penak.

        Gauza guziak dakizkienari mintzo natzaio, ene barren guzia ikhusten duenari ene perfetki konsolatzeko, eta laguntzeko bakharrik gai denari.

        Zuk badakizu eztela nihor ere, ni baiño on beharragorik, eta berthute guziez gabetuagorik.

 

        2. Huna non naizen, ene Jainkoa, pobrea, eta billhuza zure aitziñean grazia galdegiten darotzut, miserikordia eske nagotzu.

        Ene gosearen sasiatzeko indazu bizitzearen ogia, ene epheltasunaren khentzeko, susta nazazu zure amudioaz; ene itsutasunaren sendatzeko argi nazazu zure bisaiako arraioez.

        Ganbia diezadazu gostua halako maneraz non munduko atsegiñak kausituko baititut khiratsez betheak, bizitze huntako penak, eta gaitz guziak ariñak; eta munduan laudatzen diren gauza guziak mezprezagarriak, eta ahanztekoak.

        Itzulazu ene bihotza zureganat, altxa zazu zerurat, eta ez nazazula utz basatua, eta errebelatua lurrean ibiltzerat.

        Eztezadan kausi, ez orai ez nihoiz, gozorik zure baitan baizen; zeren zu baitzare ene ianaria eta edaria, ene amudioa eta ene bozkarioa, ene atsegiña eta ene on guzia.

 

        3. Oi oxala zure presenziaz sustatzen baninduzu, erretzen, eta zure baitharat osoki ganbiatzen; halako fazoiñez non amudioz zurekiñ bat egiñik eta su sakratu hartaz nolaz baitere urthurik, ez baininteke zurekiñ espiritu bat baizen.

        Eztezazula permeti ene arima doan zureganik gose hutz eta agor; baiñan balia zaite ene alderat miserikordia hartaz beraz, eziñaz haiñ miragarriki baliatu baitzare zure sainduen alderat.

        Nork behar luke miretsi zu errezibitzean guzia suzko egiten baninz ere, eta samurtasunez zuretzat urtzen baninz ere; zu zeroni zarenaz geroztik su bat bethi bixtua, eta nihoiz iraungitzen etzarena, khar bizi bat bihotzak garbitzen, eta espirituak argitzen ditutzuna.

 

aurrekoa hurrengoa