www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVII. KAPITULUA

 

Gure buruazko artha guziak eman behar tugula Jainkoa baithan.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, utz nazazu zure alderat nahi dudanaren egiterat, nik badakit zer den on zuretzat.

        Zuk gizon gisa gauzez iuiatzen duzu, eta zure gogoetak, hala nola zure gutiziak humanoak dire.

 

ARIMAK

        2. Horiek guziak egiak dire, o ene Jainkoa, zuk artha gehiago duzu nitaz nerorrek ahal dukedan baiño.

        Zure gaiñean bere artha guziez pausatzen eztena hirrisku handitan dabilla.

        Jauna, baldiñ ene borondatea bethi zure baithan fermu badago, egizu nitaz plazer duzuna.

        Ezen nitaz egiten duzun guzia eziñ diteke ona baizen.

        Nahi duzu izan nadiñ illunbean? zaren benedikatua. Nahi duzu izan nadiñ argian? zaren halaber benedikatua.

        Plazer nauzu konsolatu, zaren laudatua; plazer nauzu aflijitu, zaren orobat laudatua.

 

JESU-KRISTOK

        3. Ene semea estatu hortan behar duzu eman zure burua, nahi baduzu enekiñ ibilli.

        Haiñ ungi egon behar duzu atsekabeei paratua nola bozkarioei.

        Haiñ gogotik izan behar duzu pobre nola aberats.

 

ARIMAK

        4. Jauna zure amoreagatik bihotz onez pairatuko tut zuk egorriko darozkidatzun sofrikari guziak.

        Zure eskutik orobat nahi dut hartu ona, eta gaitza, eztia, eta khiratsa, bozkarioa, eta tristezia, eta orobat bethi eskerrak bihurtuko darozkitzut zer nahi den gertha dakidan.

        Beira nazazu solamente bekhatutik, eta eztut heriotzearen ez ifernuaren beldurrik izanen.

        Baldiñ ezpanauzu bethikotz khentzen zureganik; ezpanauzu urratzen bizitzearen liburutik deusek eziñ kalterik egiñen darot.

 

aurrekoa hurrengoa