www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXVI. KAPITULUA

 

Mezprezatu behar ditugula gizonen iuiamendu banoak.

 

JESU-KRISTOK

        1. Ene semea, emazu segurantzarekiñ ene eskuetan zure bihotza, eta eztuzun beldurrik gizonen iuiamenduentzat, zure konzienziak deusez akusatzen etzaitueiño.

        Zorion bat da horla pairatzea; eta hori etzaio gaitz, eta penagarri idurituko bihotz humillari, eta bere baitan baiño Jainkoa baithan fidatzenago denari.

        Gizon gehienak sobra mintzo dire, eta siñheste guti eman behar zaie hekien hizkuntzikeriei.

        Bertze alde eziñ guziak kontenta detzakeguke.

        Ezen Jandoni Paulok bere ahal guziak egiñ dituelarik jainkozko xedez guzien gogarako izatekotz, eta haratakotz guzia guzientzat egiñ delarik, halere erakutxi du eztela kontu hari gizonen iuiamenduez kondenatua izateaz.

 

        2. Bere ahal guziak egiñ ditu arimen onekotz, eta salbamendukotz; eta halere eziñ egotu da bertzeez iuiatua, eta mezprezatua izan gabe.

        Gauza guziak uzti zituen Jainkoa ganat, zeiñak guziak ezagutzen baititu, eta etzen baliatu bere pazienziaz, eta humiltasunaz baizen gizonen errankizun, eta suspitxa falsoen kontra.

        Eta noizik behiñ ihardetsi badiote bertzeen gaxtakeriei, hori egiñ du beldurrez haren ixilatsuna behaztopa harri balia zediñ flakoentzat.

 

        3. Zaren bezalakorik zergatik zare beldur gizon hilkor batenzat. Egun bada, bihar ezta.

        Zaren Jainkoaren beldur, eta etzare gizonen beldur izanen.

        Zer bidegabe egiñ diezazuke gizon batek bere solasez, eta hitz gaixtoez? Bere buruari kalte gehiago egiten dio zuri baiño; ezen nor nahi den eziñ itzuriko zaio Jainkoaren iuiamenduari.

        Duzun beraz iuie iustu hura bethi begien aitziñean, etzaitezela balia errenkurez, eta ihardukitzeez iendeen erasia gaixtoen kontra.

        Baldiñ orai garaitua badirudizu, bertzeen gaixtakeriaz, eta estalia bazare merezitu eztitutzun laidoz, eta ahalkeriaz, beira zaite zure merezimendua gutitzetik, eta zure khora mendratzetik zure pairu eskasez.

        Itzul zatzu zure begiak ene ganat, zeiñak baitut ahala zeru goratik zure libratzeko laido, eta afruntu guzietarik, eta bapederari bihurtzeko bero obren arabera.

 

aurrekoa hurrengoa