www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXXIV. KAPITULUA

 

Zeiñ gozo den Jainkoa maite dutenentzat.

 

ARIMAK

        1. Huna ene Jainkoa, eta ene guzia, zer gehiago nahi dut, zer zori-on desira dezaket handiagorik?

        Jainkoa da ene guzia, o hitz ezti eta gozoa.

        Ordean hitz eternala maite duenarentzat, eta ez mundua, eta munduko ontasunak maite dituenarenzatt.

        Ene Jainkoa da ene guzia! aski erratea da hori amudioa duenarentzat.

        Aditzen tu errexki hitz horiek, eta ezta unhatzen horien maiz ahoan izateaz.

        Zure aitziñean gauza guziak on eta gustos dire, khiratsdun, eta unhagarri, zu estalia zarenean.

        Zuk ematen diozu bihotzari bere sosegua, eta bethetzen duzu bakez eta bozkarioz.

        Zuk gauza guziez ungi iuiarazten darokuzu, eta laudarazten gauza guzietan zure maiestatea.

        Deusek ere zu gabe eziñ luzaro atsegiñ daike, deus ere ezta gozo, eta gustos zure graziak, eta zure zuhurziaren gatzak ezpadio gustu ona ematen.

 

        2. Zu gustatzen zaituenak gustatzen tu zure baithan gauza guziak; eta zu gozo kausitzen etzaituenarentzat khiratsa dute gauza guziek.

        Munduko zuhurrek eztute gozo kausitzen zure zuhurtzia, eztute gusturik haragiarentzat baizen; bizkitartean zer han kausitzen dute? Banitatea, eta herioa.

        Kontrarat egiazko zuhurrak ddire mundua mezprezaturik, eta haragia mortifikaturik, zuri darraizkitzunak; zeren iragaten baitire gezurretik egiarat, eta haragitik espirituarat.

        Hei zaie gozo Jainkoa, hek ematen diote Jainkoari kreaturetan kausitzen den on guziaren ohorea, eta burupea.

        Hekien gostu fiñ, eta delikatuak ezagutzen du zer diferenzua den kreatzaillearen, eta kreaturen artean; eternittearen, eta denboraren artean, argi kreatua eztenaren, eta argi hartarik kreatu diren arraioen artean.

 

        3. O argi eternala, argi kreatu guziez gorago infinituki altxatua, artikatzu zeru goratik zure xismixtak, eta zure khara sar bedi ene bihotzeko xokolu, eta goardia guzietan.

        Garbi zazu, allegera zazu, argi zazu, bitx zazu ene arima; haren puxantza guziak zuri hertsiki iunta dakizkitzuntzat.

        Oi noiz ethorriko da oren dohatsu, oren hanbat desiratu hura: zeiñetan zure presenziaz sasiatuko bainauzu, eta zu izanen baitzaitut guzien orde?

        Fagore hura egiten eztautazuiño, eztut izanen egiazko bozkariorik.

        Baiñan helaz! gizon zaharra bizi da oraiño ene baithan, ezta oraiño guzia gurutyzefikatu, ezta osoki hill oraiño.

        Enzarratzen zaio muthiriki espirituari, bixten ditu gerlak, eta guduak gure barrenean, eta eztu uzten arima bakean erregiñatzerat.

 

        4. Baiñan zu ene Jainkoa, itsasoaren furia guziaren nausi zarena, eta haren uhiñ aserreak kalmatzen dituztuna altxa zaite, etya lagun zakizkit.

        Sunsi zazu niri gerla egiten darotatenak: korroska zatzu zure beso guziz botheretsuaz.

        Erakutx zatzu zure obra mirakuillozkoak, zure botherea ohora, eta lorfika dadintzat; ezen zu zare ene ihes lekhua, eta ene esparantza bakharra, o ene Jainkoa.

 

aurrekoa hurrengoa