www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

I. KAPITULUA

 

Imita Jesu-Kristo, mezpreza munduko banitate guziak.

 

        1. Niri darraitana ez dabilla ilhunbean, dio Jesu-Kristok. Hitz horiez gure salbatzailleak irakhasten daroku nola behar ditugun imitatu haren akzioneak eta berthuteak, eta bizi hura bizi izatu den bezala, egiazko argiaz nahi badugu argitu eta bihotzeko itsutasunetik osoki libratu.

        Beraz gure artharik handiena izan behar da Jesu-Kristoren bizitzea gogoan erabiltzea, eta hura beti meditatzea.

 

        2. Sainduek irakhasten darozkiguten gauzak ez dire, Jesus berak ikhasten darozkigunean aldean, eta Jainkoaren espiritua lukenak kausi lezake eta gusta haren doktrina sainduan gordea den manua zerukoa.

        Ordean hañitzek enzuten dute maiz Ebanjelioa progotxu gabe, eta haren obratzeko gutiziarik sentitu gabe. Zergatik? Zeren ezbaitute Jesus Kristoren espiritua.

        Haren hitzak ungi aditu eta gustatu nahi dituenak hasi behar du haren berthuteen imitatzetik, eta bizi behar du ahalaz hura bizi izatu den bezala.

 

        3. Zer probetxu zinduke Trinitateko misterioaz gauza barrenak eta gordeak iakitea, eta hetaz zuhurki eta goraki miñtzatzea, humill izan faltaz, gaitzetsia bazare Trinitateko presunez?

        Egias gauza gorez miñtzatzeak, eta hitz ederren errateak ezgaitu saindutzen; berthute xoillak egiten gaitu Jainkoaren gogarako.

        Nahiago dut miñki sentitu bihotzean ene bekhatuezko dolorea, ezen ez iakiñ nola presuna estudiatuek dolore hura esplikatzen duten.

        Eskritura guzia eta filosofo guzien erranak gogoz baziñakizki ere, zer probetxu zinduke, ezbaduzu Jainkoaren amudioa eta grazia?

        Banitateko banitatea, eta gauza guziak dira banitate; Deus ere munduan ezda funsezkorik, baizen Jainkoaren maitatzea eta hura xoilki zerbitzatzea.

        Zuhurziarik handiena da mundua mezprezaturik, zerurat gure gutizia guzien itzultzea eta harat lehiatzea.

 

        4. Banitate da beraz eta erhokeria aberastasun galkhorren ondoan ibiltzea, eta hetan nork bere esparanzaren eta fidanziaren ematea.

        Banitate da eta enganio munduko ohoreen billhatzea, eta bertzeak baiño gorago igan nai izatea.

        Gauza banoa eta funsgabekoa da oraiño haragiaren gutizien segitzea, eta haiñ garrazki punituko diren atsegiñen maitatzea.

        Banitate eta zoratukeria da bizitze luzea desiratzea, eta ungi bizitzeaz kontu guti egitea.

        Banitate dohakabe bat da halaber nork bere artha guziak bizitze huntan ematea, eta ethorkizuneko bizitzeas hurren ez orhoitzea.

        Fiñean banitate handi bat da haiñ laster iragaten diren gauzei amudios lotzea, eta bethi iraun behar duen zorionarentzat ez kharrik ez lehiarik izatea.

 

        5. Orhoit zaite maiz errankomun huntaz; begia ez da asetzen ikhustez, ez beharria aditzez.

        Hari zaite ahal guziaz zure bihotza gauza ikhusten direnen amudiotik apartatzen, eta ikhusten ez diren ontasunei iratxekitzen. Ezen bere sensuen nahikarak konplitu nahi dituztenek lohitzen dute bere konzienzia eta galtzen Jainkoaren grazia.

 

aurrekoa hurrengoa