www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Mixel Xurio
1720

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Christoren imitacionea, Michel Chourio (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXII. KAPITULUA

 

Konsideratu behar ditugula mundu huntako miseriak.

 

        1. Non nahi den izan daitezen, eta norat nahi den itzul zaitezen, bethi dohakabe izanen zare, Jainkoari lotzen ez bazaizko.

        Zergatik altaratzen zare zure xedetan heltzen ez zarenean? Nor da gauza guziak bere gogara dituena? Ez zu, ez ni, ez munduan nihor. Ez da mundu huntan nihor penarik, eta ondikorik gabe, lizela eta Errege edo Aira Saindua.

        Guzietako dohatsuena da Jainkoaren amoreagatik zerbait pairatzen duena.

 

        2. Flakoek erraten dute maiz: ala hunelako dohatsu baita! ala aberats! ala podoroz baita.

        Baiñan beha diozozute zeruko ontasunei, eta ikhusiko duzu m undu huntako gauza guziak ez direla deus guti segurak bere iraupenean, deskansu baiño karga hobekiago direla, eta hekien gozamena milla beldurrez eta griñez bethea dela.

        Ez dago gizonaren dohatsutasuna haiñitz ontasunen izatean, haiñ guti asko duenaz geroztik bizitzeko.

        Egiazki beraz miseria handia da lurrean bizitzea; eta zenbatenaz nihor aitziñatzen baita gehiago bizitze espiritualean, hanbatenaz zaio bizitze hau khiratsez betheago, zeren hark miñkiago sentitzen baititu, eta agerikiago ikhusten korrupzionezko estatu hunen eskasak.

        Ezen iatea, edatea, atzarria egotea, lo egitea, lanean haritzea, pensatzea, eta naturalezaren bertze behar guzien azpiko izatea ezda bada bethiereko miseria, eta ondiko gogorra gizon prestu, eta Jainkotiarrentzat, zeiñak nahi bailuke libro izan gorputzaren amarretarik, eta bekhatuaren gatibotasunetik?

 

        3. Segur da Jainkoaren espirituaz bizi den arima batentzat gorputzaren beharrak karga pisu bat direla: hargatik profetak haiñ beroki erraten dio Jainkoari: Jauna othoi libra nazazu ene behar guzietarik.

        Baiñan zorigaitz bizitze huntako lazeria ezagutzen ez dutenentzat, eta zorigaitz gehiago bizitze hau miseriaz, eta lazeriaz inguratuaz delarik halere maite dutenentzat.

        Ezen badire presunak bizitze hunekiñ hartaraiño lothuak, bethiereko lanez, eta eskez baizen garraiatzen ez dutelarik, non hortaz bethi goza ahal balitez, ez bailezakete egiñ konturik zeruko erresumaz.

 

        4. O arima fede eta adimendu gabeak, bihotz gogorrak, zeiñan hartaraiño baitire lurrarekiñ, iosiak non ez baitute sentimendurik munduko gauzentzat baizen.

        Baiñan helaz dohakabe hek azkenean frogatuko dute zeiñ ezdeusak, eta mezprezagarriak ziren hek hanbat maitatu dituzten gauzak.

        Bertzela konportatu dire sainduak, eta Jesu Cristoren adiskideek ez dute ko nturik egiñ sensuen atsegiñez, edo mundu huntako ponpoez: baiñan bere esparantza guzia eman izan dute zeruko ontasunetan, zeiñentzat baitire hekien amudio, eta gutizia guziak .

        Bethi bere bihotzak altxatuak zaozkaten ontasun ikhusten, eta fiñatzen ez direnetarat beldurrez ikhusten diren gauzen amudioak behera zetzan lurreko alderat.

        Ez dezazula bada gla, ene anaia, bizitze espiritualaren progotxxatzeko fidanzia, eta animoa, Jainkoak hortakotz ematen darotzunaz geroztik oraiño denbora.

 

        5. Zergatik nahi duzu luzatu egunetik egunerat zure konbersionea? Altxa zaite, khexa zaite, haz zaite orai beretik, eta errozu zure buruari: orai da denbora dugukatzekoa, orai da denbora ziñziñez konbertitzekoa.

        Noiz ere gerthatzen baitzaiku zerbait ondiko edo altaramendu, oraduantxe da denbora merezimendu egiteko. Iragan behar duzu ezen, uretik eta sutik freskaduran sarthu baiño lehenago.

        Zure buruari ukho egiten ez badiozu eziñ garaituko dituzu zure bizioak.

        Gorputz herbal hau dakarkegiño, eziñ zaitezke bekhatu gabe, ez eta bizi dolorarik edo unhadurarik gabe.

        Nahi ginduke egiazki sosegu oso batez gozatu munduan, baiñan bekhatuaz galtzearekiñ batean onozenzia, galdu dugu halaber dohatsutasuna.

        Hartu behar dugu beraz pazienzia, eta egon Jainkoaren miserikordiaren beira: Inikitatea iragan daitekeen arteraiño, eta gure baithan hilkor den guzia ethorkizuneko bizitzeak irets dezakeen arteraiño.

 

        6. Oi! nolakoa den gure flakezia zeiñak haiñ abiadura handian baigaramatza biziora.

        Egun konfesatzen ditutzu egiñ ditutzun bekhatuak, eta bihar egiten ditutzun bekhatuak berrizkonfesatu ditutzun hek berak. Orai deliberatzen duzu beiratuko zarela huts batetik, eta oren baten buruko erortzen zare hartan, deliberzionerik hartu ez bazindu bezala.

        Arrozoiñ handiak ditugu beraz gure buruen humiliatzeko, eta gure indarrak deus gutitzat igukitzeko, haiñ flako eta mudakor garenaz geroztik.

        Nagitasunak eta ansikabetasunak galaraz ere diezakegu instant batez nekhe gogorrekiñ graziak ardiets arazi darokun berthutea.

 

        7. Zer izanen da beraz gutaz, egunaren akhabantzan, goizetik haiñ ephel garenaz geroztik?

        Zorigaitz guretzat pausatzeko gutizia badugu, iadanik bakea, eta salbamenduaren segurantza ardietsi bagindu bezala. Gure bizitzean saindutasunaren seiñalerik batere ageri ez den arren.

        Beharra baginduke berriz has litezengdure nausiak gauzarik xeheenak guri irakasten, eta gure gidatzen berthutean aprendizak bezala: ikhusteko ea baden esparantzarik korrejituko garela edo aitziñatuko bizitze espiritualean.

 

aurrekoa hurrengoa